Udaberriari harrera egiteko festa

12.04.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
EMOEk eta Sagarrak urtaro berriari harrera egiteko jarduerak antolatu dituzte, udalaren laguntzarekin eta finantzaketarekin

Oraintsu urtaroz aldatu gara eta udaberria iristea, horri harrera egin eta ospatzeko arrazoia da. Egunek argi gehiago dute, luzeagoak dira eta eguraldiak lagun izan ohi dugu. Hori dela eta, datorren larunbatean, herriko plazan musika zuzenean jartzeko dozena erdi disc-jockey bilduko dituen musika programa izango dugu. Motorrak berotzen joateko, larunbat honetan Gastro Pub Sagarrak aurre-festa hartuko du Iker B Dj-aren musikarekin, 0:30etatik 2:00etara.

Ekitaldi gehienak zortzi egun barru izango dira, apirilaren 20an, larunbatean. Egun berezia eta bizia izango da hori, Aste Santuaren eta Pazko-egunen ondorengoa. Musika eta giroa izango dira nagusi Orbe Kardinalaren plazan, 19:00etatik 02:00etara, eta denbora tarte horretan sei DJ arituko direla aurreikusi eta iragarri da.

Arratsaldez eta gauez, estilo eta korronte berrienetako azkena eta ezagunena jarriko dute: Iker B; Baby G; Gorka Pérez, Danel Santiago, Andoni S eta Daaira dj ermuarrak.

Hauexek dira horietako bakoitzerako aurreikusi eta ezarritako ordu-tarteak:

  • 19:00etatik 20:15era: Daaira
  • 20:15etik 21:30era: Andoni S
  • 21:30etik 22:30era: Danel Santiago
  • 22:30etik 23:45era: Iker B
  • 23:45etik 00:30era: Baby G
  • 00:30etik 2:00etara: Gorka Pérez

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.24
Eskasia dela-eta, odola-emateko deialdia

Autobusa Kaltxangoko geltokian egongo da 9:15etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
Imagen
14.05.24
Ekainaren 9ko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak zozketaz izendatu dira

2024ko Europako Legebiltzarrerako hauteskunde-mahaietarako titularrak eta ordezkoak izandatu dira
Imagen
Cartel de la película Nina
14.05.24
"Nina" eta "El especialista", asteko estreinaldiak Ermua Antzokian

Egitaraua "Sangre en los labios" eta "Deep Sea" lanek osatzen dute, azken hau euskaraz eta 3Dn