"Nina" eta "El especialista", asteko estreinaldiak Ermua Antzokian

14.05.24
Cartel de la película El Especialista
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Euskara
Egitaraua "Sangre en los labios" eta "Deep Sea" lanek osatzen dute, azken hau euskaraz eta 3Dn

Maiatzeko zine programazioa aurrera doa aste honetan emango diren lau film berriekin. Lehen emanaldia ostegun honetan, hilaren 16an, izango da, zineklubean. Bertan, Sangre en los labios zinta britainiarra ikusi ahal izango da. Rose Glassek zuzendu du thriller hau Kristen Stewart, Katy O 'Brian eta Ed Harrisekin. Lou, gimnasio bateko zuzendari bakartia, Jackierekin maiteminduko da, bere ametsaren bila Las Vegasera doan fisiko-kulturista handinahiarekin. Baina bere maitasunak bortizkeria pizten du, Louren familia kriminalaren sarean arrastaka eramanez. Sangre en los labios jatorrizko bertsioan emango da, azpitituluekin, 20:30etik aurrera.

Zinema komertziala larunbatean hasiko da, 19:30ean, Andrea Jaurrietak zuzendutako eta Patricia López Arnaiz protagonista duen Nina filmaren lehen emanaldiarekin. Ninak hazi zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki du, eskopeta bat poltsan hartuta eta helburu garbi batekin: herriak omendu nahi duen Pedro idazle ospetsuaz mendekatzea. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera bultzatuko du. Nina astelehenean ere izango da ikusgai, 20:30ean.

Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean asteko bigarren zinta komertziala proiektatuko da, El especialista. David Leitchek Ryan Gosling, Emily Blunt eta Aaron Taylor-Johnsonekin zuzendutako akziozko komedia erromantiko honek Colt Seavers aurkezten digu. Akziozko bikoitz honek, bikoitzen komunitatean mundu guztiak bezala, eztanda egiten du, tiroak jasotzen ditu, erori eta kolpatu egiten da, leihoak zeharkatzen ditu eta altuera handienetatik erortzen da, guztia gure entretenimendurako. Eta orain, ia bere karrerarekin amaitzen duen istripu batetik atera berritan, langile klaseko heroi honek desagertutako zinema izar bat aurkitu, konspirazio bat konpondu eta bere bizitzako maitasuna berreskuratzen saiatu behar du, eguneroko lana egiteari utzi gabe. Zer atera liteke ondo?

Haurrentzako igandeko saioari dagokionez, 17:00etan Deep Sea animaziozko zinta txinatarra eskainiko da 3Dn eta euskaraz. Shenxiu, txikiago zenean amak abandonatu zuen neskatoa, oporretan familia-itsas bidaia batean sartzen da. Gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, itsaspeko zahar batean dagoen jatetxe dotore batean amaitzen da. Neskatoak ez du susmatzen horrek guztiak amarekin zerikusirik duenik.

Dokumentuak

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
27.05.24
Jokoaren Nazioarteko Egunaren hirugarren edizioan, dibertsioa guztiontzat

Jaia sendotu egingo da gure udalerrian bihar, maiatzak 28, beste edizio batekin