Negulekuetako aisialdi ekintzez gozatzeko prest?

08.11.23
Bi orrikoaren azala
Euskara
Udal Euskara Sailak Gabonetako aisialdi jarduerak antolatu ditu, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean gauzatzeko. Izen-emateak online edo Abiapuntun egin ahal izango dira azaroaren 14tik 24ra bitartean

Deialdia Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Zortzi egunez egingo dituzte jarduerak, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era arte. Ekintza hauen helburua haur eta gazteei euskara normaltasunez erabiltzeko aukera emango dien beste esparru bat eskaintzea da, lagunartean jarduera dibertigarriak egiten dituzten eta ongi pasatzen duten bitartean.

Antxintxiketan taldeak proposatutako programazioa aurreko urteetakoaren antzekoa izango da. Goizeko ordutegia, 9:00etan hasiko da eta egitarauaren arabera arratsaldeko 17:00ak edo 18:00ak arte luza daiteke (Lehen egunean eta ostiraletan 13:30ean amaituko dira). Dena den, behin parte-hartzaileen kopuru zehatza ezagututakoan egitaraua, ordutegia eta aparteko oharrak zehaztuko dira.

Izena emateko epea azaroaren 14an, asteartean, hasiko da, eta 24ra arte (ostirala) egongo da zabalik. Udalekuetan parte hartu ahal izateko, lehenik eta behin, bankuan ordaindu beharko dira tasak:

  • 52,08 euro parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Bi anai-arreba edo familia ugariko kide izanez gero, pertsona bakoitzak 41,66 euro ordaindu beharko ditu.

Tasak “Negulekuak+Umearen izen-abizena “kontzeptuarekin ordainduko dira, kontu-zenbaki honetan: Kutxabank: ES89 2095 0040 6091 1099 0751-

Ondoren, izena emateko eskaera bete beharko da Ermuko Udalaren egoitza elektronikoan edo, aurrez aurre, Abiapuntu bulegoan (Konbentukoa, 3, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara), bankuko abonua erantsita.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.24
Euskaraz errotulatzen duten negozioetarako dirulaguntzak

Errotuluak euskaraz jartzeak kostuaren %50eko dirulaguntza izango du, gehienez 360€, eta elebitan egiteak %30, gehienez 180€
Imagen
21.05.24
'Mundu bat bertso' jaialdia ostegunean ospatuko

Ermua Antzokian, arratseko 5 eta erdietatik aurrera, sarrera doan
Imagen
Cartel de la película Nina
14.05.24
"Nina" eta "El especialista", asteko estreinaldiak Ermua Antzokian

Egitaraua "Sangre en los labios" eta "Deep Sea" lanek osatzen dute, azken hau euskaraz eta 3Dn