Ura eta ingurumenari buruz jarduteko Osoko Bilkura berezia

08.06.06
Ingurumena

Ermuko Udalbatza gaur goizean bildu da Osoko Bilkura berezia eta gai bakarri buruz hitz egiteko, herriko LHko hiru ikastetxeko ikasleekin batera. Urak Ermuan duen egoerari buruz luze eta zabal hitz egin da eta bertako erreka, errekasto eta iturrien egoera hobetzeko proposamenak aurkeztu dira. Ekimena ‘Toki Agenda 21’ egitarauaren barne dago eta parte hartu dute ikasturtean zehar gaia lantzen jardun duten ikastetxeek: Ongarai Eskola, Anaitasuna Ikastola eta Eskolabarri, hain zuzen ere. Bilkuran berrogeita hamar ikasle eta horien irakasleek hartu dute parte. Taldeetako bozemaileek udalerrian ikusi dituzten arazoak adierazi dituzte. Baina ez hori bakarrik, arazooi aurre egiteko proposamen eta konpromisoak ere planteatu baitituzte. Ikasleek udalkideen aurrean bota dituzte arazo eta proposamenak, horiek konponbideren bat jarriko duten esperoan edo. Bilkura oso dinamiko eta entretenigarria izan da. Amaitzear dugun ikasturte honetan ikasleen landutako materia ura eta ur-baliabideak izan dira. Ekimenaren koordinatzailea Isabel Prieto de Blas izan da. Bilkura amaitu ostean politikari, ikasle eta irakasleek talde-argazki bat atera dute udaletxe ondoko Valdespina Markesaren parkean.

Bilkura berezia hamarrak pasatxo hasi da eta Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek bertan izan dira parte hartzen: PSE-EE-PSOE, PP. EAJ-PNV eta EB. Ikasleek sentiberatasun handia dutela eta baliabide mugatu hori ezinbestean zaindu eta errespetatu beharra dela erakutsi dute. Herria zeharkatzen duen Ego ibaia eta honek duen itxura eta egoera talde ugarik mahai gaineratu du eta horren inguruko proposamenak luzatu ere bai. Hainbatek adierazi duenez Deba ibaiaren adar hori eta bere uren kalitatea hobetu egin behar da.Halaber, ikasleen esanetan, komenigarria litzateke inguruko industrialdeetan kokatuta eta lanean diharduten enpresek lagundu eta ekoizte-prozesuetan erabiltzen duten ura errekara bueltatu aurretik araztuko balute.

Bilkurak ere bere bitxikeria izan du eta hori gertatu da arrazoizko kontsumoa egin eta hori alperrik galdu behar ez denaren aipamena, EBko bozemailearen hitzak entzun eta gero. Gimenok ura gaizki erabiltzearen adibidetzat herriko jai nagusietan, Santixau bezperan txarangen kalejiran egiten den ur-xahutzea’ jarri duenean. Horren ondoren, gazte batek eskua altxa eta erabilera hori desegokia dela jakin badakigun arren, ‘egun zehatz batean eta ordu eskas batean egiten dela’ adierazi duenean, bekatua arintze aldera. Ia ohitura bihurtu den joera hori galtzeko zorian sentitu duen gazte horren galderak, bertaratutakoen barre eta algarak eragin ditu. Segidan, Carlos Totorika alkateak adierazi, horrelako gehiegikeria ulertu behar dugula, jaietako egun zehatza delako. Ingurumen alorreko zinegotzi , Mª Ardanzak eskerrak eman dizkie parte hartu duten ikastetxe eta ikasleei eta sentsibilizazioan eragiten jarraitu behar dela azpimarratu du. Ikasle eta politikariek iraungarritasunaren eta ingurumena hobetzearen alde lan egiten jarraitzeko konpromiso batzuk hartu, idatzi jarri eta sinatu dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.24
Herriko ikastetxeek eta udalak, Debegesarekin batera, 2030 Agenda bultzatuko dute

Indarrak batuko dituzte Debabarreneko 2030 Eskola Agendari bultzada berria emateko
Imagen
13.05.24
Auzo-erkidegoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioari buruzko informazio-saioa

Hitzaldia astearte honetan izango da, 18:00etan, Debegesak Eibarren duen egoitzan
Imagen
22.03.24
Ermuak argiak itzaliko ditu bihar ordubetez, planeta zaintzearen alde

20:30etik 21:30era argirik gabe utziko ditu ilunean Orbe plaza, antzokia eta udaletxea