Ermuak argiak itzaliko ditu bihar ordubetez, planeta zaintzearen alde

22.03.24
Erakundea
Ingurumena
Gizartea
20:30etik 21:30era argirik gabe utziko ditu ilunean Orbe plaza, antzokia eta udaletxea

Ermuko Udalak Planetaren Ordua kanpainan parte hartuko du aurten ere, ingurumenaren eta pertsonen aldeko mugimendu globalean. Bihar larunbata izango da, martxoak 23, adierazitako hirurogei minutuetan, ilundu ondoren. Ermuak bat egin du ekimenarekin, 494 udalekin -horietatik 340 espainiarrak-, 124 enpresekin eta mundu osoko 112 erakunderekin batera. Ekimenak gogoeta eragin nahi digu eta banan-banan bat egitera gonbidatzen gaitu, gure etxeetako argia ez piztera edo murriztera.

Joan den urtea inoizko beroena izan da erregistroak daudenetik. Tenperatura globalaren igoera horrek muturreko fenomeno meteorologikoak sortzen ditu, hala nola uholdeak, bero-boladak eta gero eta ohikoagoak diren sute suntsitzaileak. Krisi klimatikoaren ebidentziak soberan daude, eta, testuinguru horretan, Planetaren Orduak aukera ematen die mundu osoko pertsonei planetaren ingurumen-degradazioagatik (berotze globala, naturaren galera, kutsadura) duten kezka erakusteko eta jarduteko beharra nabarmentzeko.

Ez larritu: itzalaldi kontzientea da, ez matxura

Klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako munduko mugimendu handiena WWFk sustatzen du, Naturarentzako Mundu Funtsak. Kanpaina honen barruan, gure erakundeak 60 minutuz itzaliko ditu Udaletxeko, Ermua Antzokiko eta Orbe Kardinalaren plazako argiak hirurogei minutuz: 20:30etik 21:30era bihar. Gainera, ekimenarekin bat egitera eta energia aurrezteko keinu polit hau egitera gonbidatzen ditu herritarrak.

Lotutako albisteak

Imagen
10.05.24
Galiziako Letren XXXVIII. edizioari dagozkion jarduerak hastear

Programari bihar emango zaio hasiera eta jarduera nagusiak datorren ostiraletik igandera bitartean gauzatuko
Imagen
10.05.24
Ermuko Udalaren berrikuntza eta gobernu ona ebaluatzen laguntzeko prest?

ELoGE zigiluari buruzko galdetegia betetzeko epea maiatzaren 22an amaituko da
Imagen
09.05.24
Palestinako herriari babesa adierazteko manifestazioa egingo bihar

Plazatik abituko 19:00etan eta Israelekin harremanak haustea eta zigorrak ezartzea eskatuko da