Norberak etxean konposta egiteko kanpaina

09.05.06
Ingurumena

Eskualdeko Debabarrena mankomunitateak kanpaina berri bati hasiera emango dio, nahi duten eskualdeko herritarrek etxean kospostajea (ongarri naturala) egin dezaten. Ekimena etxean zonalde berdea, lorategia edo ortua dutenentzat da. Horiek konpostajea prestatu ahal izango dute etxean sortutako hondakin organikoetan oinarrituz. Horretarako erabiliko duten generoa, batez ere, kozinatu gabeko gaiak eta landareak erabiliko dituztelarik. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasoko du.

Kanpainarekin bat egin eta izena ematen dutenek konposta nola egin eta erabili beharreko tresneriaren inguruan trebatzeko ikastaroa edukiko dute. Eskuliburua eta konposta egiteko ontzia jasoko dute dohainik. Halaber, aholkularitza eta kontsultak egin ahal izango dituzte urte betez. Izena eman nahi duten herritarrek udalera (943 17 91 46 telefonora) edo Debabarrenera (943 70 07 99telefonora) deitu beharko dute. Eman beharreko datuak ondokoak dira: izen-abizenak, helbidea, eta harremanetarako telefono zenbakia. Azken eguna, maiatzaren 19a izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.24
Herriko ikastetxeek eta udalak, Debegesarekin batera, 2030 Agenda bultzatuko dute

Indarrak batuko dituzte Debabarreneko 2030 Eskola Agendari bultzada berria emateko
Imagen
13.05.24
Auzo-erkidegoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioari buruzko informazio-saioa

Hitzaldia astearte honetan izango da, 18:00etan, Debegesak Eibarren duen egoitzan
Imagen
22.03.24
Ermuak argiak itzaliko ditu bihar ordubetez, planeta zaintzearen alde

20:30etik 21:30era argirik gabe utziko ditu ilunean Orbe plaza, antzokia eta udaletxea