Sarrerak baldintza orokorrak

Baldintza orokorrak

Sarrera erosten duenak honako erabilera-baldintza orokor hauek onartzen ditu:

  1. Pertsona bakoitzak gehienez ere zortzi sarrera eros ditzake (eskaria handia bada), edozein bitarteko erabiltzen duela ere.
  2. Lobiano Kultur Gunearen 943 708 700 telefonora deituz gordetako sarrerak jaso eta ordaintzeko, ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenagora arteko epea izango dute interesatuek. Une horretatik aurrera, salgai jarriko dira, berriro, jaso ez diren sarrerak.
  3. Mugikortasun murriztukoentzat gordetako sarrerak edozeinek erosi ahal izango ditu, ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago saldu ez badira.
  4. Ermua Antzokia ez da salmenta-gune ofizialetan eskuratu ez diren sarreren erantzule. Sarrera hondatuta edo hautsita badago, edo faltsutu izanaren zantzuak baditu, Ermua Antzokiko langileek baimena izango dute eramaileari sarbidea ukatzeko. Kasu horietan, erabilera-baldintza orokor hauen 12. puntuan adierazi diren legezko neurriak hartzeko eskubidea izango du Ermua Antzokiak.
  5. Hortaz, sarrera onartzekotan, osorik eta egoera onean egon beharko da. Sarreraren jabea barrutitik irteten denean, galdu egingo ditu sarrerak ematen zizkion eskubideak.
  6. Esparrura sartzerakoan ikus-entzuleak erregistratzeko eskubidea ematen du Legeak. Edonola ere, debekatuta dago arriskugarritzat jo daitezkeen eta indarreko arautegiak galarazten dituen objektuak eta argazki- nahiz bideo-kamerak, grabagailuak edo irudiak eta soinua hartzeko beste edozein gailu sartzea.
  7. Musika-emanaldietan, irudiaren eta jabetza intelektualaren alorreko eskubide guztiak erreserbatuta daude, eta, beraz, ikus-entzuleek ezin izango dute filmatu edo grabatu, Ermua Antzokiaren idatzizko baimenik gabe.
  8. Emankizuna bertan behera uzten bada, Ermua Antzokiak itzuli egingo du sarreraren zenbatekoa. Alabaina, salmentarako bitartekoek sarreraren prezioari eransten dioten banaketa-prezioa ez du, inolaz ere, Ermua Antzokiak itzuliko, kopuru hori ez baitu hark jaso. Gainera, zerbitzuaren prestazioa sarrera erosteko unean gauzatu dela ulertzen da.
  9. Sarrera atera duen sozietateak ez du Ermua Antzokiari dagozkion betebeharrak eta erantzukizunak izango.
  10. Ermua Antzokiko ikuskizunetara joaten den orok baimen inplizitua ematen du, bere irudia Ermua Antzokia sustatzeko erabiltzerik izan dezaten.
  11. Ermua Antzokiak sartzeko baimena uka diezaioke —edo barrutitik bidali— erabilera-baldintza orokor hauek betetzen ez dituen edo Ermua Antzokiko langileek emandako jarraibideei men egiten ez dien pertsonari. Sarbidea ukatzea edo kalera botatzea beste kasu hauetan ere gerta daiteke: kasuan kasuko pertsona barrutian egotea arduradunarentzat edo bertaratutako beste edozeinentzat arriskugarria dela aurreikusten denean, olde-arriskua dagoenean edo intoxikazio-egoera nabaria edo potentziala sumatzen bada. Kasu guztietan, ekintza edo ez-egiteen arduraduna izango da erantzule bakarra, ekintza edo ez-egite horien ondorioz hirugarren pertsonek lesioak edo kalte materialak izaten dituztenean.
  12. Norbaitek, zuzenean edo zeharka, Ermua Antzokian maula, ebaste edo lapurreta saiakera bat egiten badu edo jabetza pribatuari kalte egiten badio, Ermua Antzokiak baimena izango du kausatzailearen aurka legezko neurri zibil nahiz penalak hartzeko.
  13. Sarrera izateak ez die edukitzaileari edo hirugarren pertsonei eskubiderik ematen, sarrera bera edo horren edukia publizitate-, marketin- edo sustapen-helburuekin erabiltzeko —lehiaketak, opariak eta zozketak barne daude—. Baldintza hori bete ezean, erakunde iragarleak edo erabiltzaile baimengabeak penalizazioa ordaindu beharko du: gertakariko sarrerarik garestienaren balioa bide mila. Bestalde, kalte-galera orokorren ondoriozko erreklamazioren bati ere erantzun beharra izan dezake.
  14. Sarrera dirua bailitzan zaindu beharko da gertakariaren egunera arte. Sarrera erosi edo gorde duenak bere gain hartu beharko du sarrera bikoiztearen, fotokopiatzearen edo faltsutzearen ondoriozko erantzukizuna, eta gertakarira joateko ematen dion eskubide oro galduko du.

Sarrera aldatzeko eta itzultzeko politika

Egoerak hala eskatzen badu, Ermua Antzokiak aukera izango du funtzioak bertan behera uzteko edo datak, ordutegiak, programak eta/edo iragarritako interpreteak aldatzeko. Sarrerak ezingo dira aldatu eta da dirua itzuliko. Gertakaria bertan behera geratzea izango da dirua itzultzeko arrazoi bakarra.

Ateak irekitzea

Ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago irekiko ditu Ermua Antzokiak ateak.

Mugikortasun murriztuko pertsonentzako sarrera

Ermua Antzokiko sarrera guztiak desgaituentzat egokituta daude. Besaulki-aretoko 18. eta 19. lerroetan, 4 jarleku daude halakoentzat gordeta. Gure langileak arduratuko dira dagokion jarlekura modurik erosoenean nola iritsi azaltzeaz.

Ikuskizunean zehar

Ikuskizunean parte hartzen duten artisten eskubideak betetzeko, ezin izango da ezelako euskarritan soinurik edo irudirik grabatu, aurrez berariazko baimena izan ezean.

Mugikorrak eta orotariko alarmak deskonektatu egin beharko dira.

Debekatuta dago jatea eta edatea.
Ezin da erre.
Ez da animaliarik onartuko, baldin eta ikusmen-desgaituei laguntzeko ez badira.

Umeak eraman ditzaket?

Ez da gomendagarria 5 urtetik beherako haurrak sartzea, umeei zuzendutako ikuskizunak ez badira. Ermua Antzokiak eskubidea izango du, umeak gainerako ikus-entzuleei traba egiten diela erabakitzen badu, aretotik irten dezala eskatzeko.