Sarrerak, zinemarako bonuak eta bisita birtuala

 

Sarreren salmenta

Ermua Antzokiaren leihatilan

Zinemarako sarrerak 45 minutu baino lehen Ermua Antzokiaren lehiatilan hartu ahal izango dira.
Zuzeneko ikuskizuneko kasuan, ikuskizunen sarrerak salgai jartzen dira ordu bat baino lehen.

Lobiano Kultur Gunean

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara, jaiegunetan izan ezik.
Telefonoa: 943 708700
Sarreren erreserbarik ezin da egin

KutxaBanken kutxazain bidez

KutxaBanken kutxazain zerbitzuanitzetan, edozein finantza-txartelekin erosi ahal izango dituzu sarrerak (zuzeneko ikuskizunak besterik ez bai Ermua Antzokian bai Lobiano Kultur Gunean).
 

Internet bidez

Sarrerak (zuzeneko ikuskizunak besterik ez bai Ermua Antzokian bai Lobiano Kultur Gunean) erosteko, Kutxabankaren web-orrialdean sar zaitezke.
 
 

Lobiano Kultur Gunean egiten diren ikuskizunetarako sarrerak ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago takila zabalduko da.

Sarrerak aldez aurreko salmenta zerbitzu telematikoaren bidez erosteak, kostu gehigarria izango du.
KutxaBank entitatearen txartelarekin (debitu edo kreditukoarekin) sarrera erosiz gero, horren kostuari 0,60 euro gehitu beharko zaio sarrerako -ez eragiketako-.
Aldiz, beste entitate bateko txartela erabiltzen bada kostua 0,90 eurokoa izango da.

Sarrerak jasotzea

Sarrera hainbat modutan jaso daitezke: KutxaBanken orotariko kutxazainetan; Lobiano Kultur Gunean eta baita takilan bertan ere. Kasu guztietan erosketa egiteko erabili den txartela aurkeztu beharko da.

Zinemarako bonua

Ermua Antzokiak zine-emanaldietarako hileko bonua eskuratzeko aukera ematen du (umeentzako filmak ez dira bonuan sartzen). Bonu horrek dagokion hilerako programatutako filmak ikustera joateko eskubidea ematen du. Programatutako pelikula bakoitzeko 1,3€-ko prezioa du bonuak, eta eskualdagarria da. Interesa baduzu, Lobiano Kultur Gunean eros dezakezu bonua, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara, jaiegunetan izan ezik.

Bisita birtuala

Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG
Boton Mas Plano interactivo PNG

Baldintza orokorrak