Zaporeak elkartearen V. erronkak elkartasuna zabalduko Debabarrenan

17.03.23
Foto de grupo tras el acto de presentación
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Elikagaiak martxoaren 20tik 24ra bitartean jasoko dira. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 25, Ermuan. Elkarteak, boluntarioek eta 8 udalerrietako ordezkariek ekimena aurkeztu zuten atzo

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak datorren astelehenean ekingo dio 2023ko erronka solidarioari, Lesbosen (Grezia) errefuxiatuentzat ahalik eta elikagai gehien biltzeko helburuarekin. Debabarreneko elkartasunak gora egin du eskualdeko zortzi udalerriren parte-hartzearekin: Ermua, Eibar, Elgoibar, Mallabia, Soraluze eta Debarekin bat egin eta batu egin dira Mendarori eta Mutriku.

Parte hartzen duen udalerri bakoitzari jaso beharreko produktu bat esleitu zaio. Ermuan, Soraluzen eta Deban arroz luzea bilduko dute; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; eta Mallabian eta Mendaron, hodi-makarroia eta Mutrikun arrain-kontserba. Gure herriaren kasuan, arroz paketeak Arriaundi Okindegian, Gastrobar Sagarran eta Beta elektrizitate dendan entregatu ahal izango ditugu.

Laguntzeko moduak: tupper solidarioa erosi edo zozketa-txcartelak erosi

Ahalik eta produktu gehien bildu ondoren, larunbatean, hilak 25, Tupper Solidarioa ospatuko da Ermuko Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko ordu 2etatik aurrera. Ekitaldi honetan, 5 euroren truke, tupper bikoitza erosi ahal izango dugu Lumagorri oilaskodun arrozarekin eta bakailaodun dilistekin, baita fruta pieza bat ere. Zaporeak elkarteko sukaldari laguntzaileak arduratuko dira bazkaria prestatzeaz.

Beste aukera bat zozketarako txartelak erostea euro 1ean. 8 afari bikoitz zozketatuko dira Sagarra, Amatxi, Mendiola, Casino, Belaustegi, Kontent, Baratze eta Salegi establezimenduetan otordua egiteko. Ederto-Harakel elkarteak emandako hurbileko produktu-sorta bat eta Eibarko Astisten Elkarteak emandako 8 artelan. Obrak eman dituzten artistak Maite Zanguitu, Ángel Güenaga, Cristina Azpiri, Santi Entrena, Esteban Oroz, Elisabeth Eguren, Mauri Martín, Javier Allende eta Esther Galarza dira.

Erronkan bildutako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, eta han babesten dira gerratik ihesi doazen pertsonak. Zaporeak sukaldaritzan aritzen da, eta egunero banatzen ditu elikagai horiekin prestatutako 3.000 anoa. Horrez gain, astean 7.000 litro esne eta 2.500 kilo fruta ematen ditu, dohaintzen diruarekin bertatik bertara erosten direnak.

 

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
31.05.24
Mikel Losada aktoreak botako du suziria 2024ko Santixauetan

Aurtengo txupineroa izango da Jai Batzordearen erabakiz
Imagen
31.05.24
Kerik gabeko guneak errespeta ditzagun, 2030ean tabakorik ez izateko

Gaur, maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna da, eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak gazteen osasunean eta lurrungailuen kontsumoan izandako kalteak azpimarratu ditu
Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du