Merinoren XXXV. memoriala larunbatean korrituko da

28.09.23
La imagen muestra el trazado del circuito
Kirolak
Gizartea
Irailaaren 30ean, arratsaldeko 6etatik aurrera

Ermuko Gaztela eta Leon Kulturguneko atletismo taldeak Jose Merinoren omenezko lasterketa herrikoia antolatu du aurten ere. Lasterketaren hogeita hamabosgarren edizioa irailaren 30ean, larunbata, arratsaldeko 6etan. Izen-ematea zabalik dago oraindik, gaur gaueko 23:59ra artean. Aurten haurren probak berreskuratu behera geratu dira. Aurtengo sariak trofeoak izango dira eta ez da diru-saririk emango. Sailkapen orokorreko lehen hiru lagunentzat eta herriko lehen lau atletentzat.

Proba honetan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aldez aurretik www.kirolprobak.com atarian, gaurko ostegun gaueko 23:59ak baino lehen. 10 kilometroko ibilbidea duen lasterketa arratsaldeko 6etan hasiko da. Izena ematen duten kirolariek lasterketaren egunean bertan jaso behar dute dortsala, Orbe Kardinalaren plazan, antolatzaileek aldez aurretik iragarriko duten ordutegian. Lasterketaren ospakizunak ibilgailuen trafikoari eragingo dio eta garajeak dituzten eraikinek informazio orria jaso dute.

Proben ondoren, Memorialean parte hartzen duten guztiek doan erabili ahal izango dituzte aritzmendi pilotalekuko dutxak.

Lotutako albisteak

Imagen
31.05.24
Mikel Losada aktoreak botako du suziria 2024ko Santixauetan

Aurtengo txupineroa izango da Jai Batzordearen erabakiz
Imagen
31.05.24
Kerik gabeko guneak errespeta ditzagun, 2030ean tabakorik ez izateko

Gaur, maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna da, eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak gazteen osasunean eta lurrungailuen kontsumoan izandako kalteak azpimarratu ditu
Imagen
30.05.24
XV. Aizkolari txapelketa izango igande honetan plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan