Lomi Power aparkalekuko plazak esleitzeko zozketa publikoa

03.05.24
Gizartea
Hirigintza
Ekitaldia maiatzaren 14an izango da, 9:30etik aurrera, udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan

Ermuko Udalak Lomi Power aparkaleku berriko garaje-plazak esleitzeko zozketa egingo du maiatzaren 14an, asteartea. Guztira 42 plaza izango dira autoentzat, 15 motorrentzat eta plaza bat mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, guztiak abonatu erregimenean, jaso diren 100 eskaera baino gehiagoren artean zozketatzeko.

Zozketa Ermuko udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan izango da goizeko 9:30etan, eta publikoa izango da, beraz, interesa duen edonor gerturatu daiteke ekitaldira.

Zozketan saritutako pertsonek aparkaleku bat eskuratuko dute hilean 60 euroren truke autoen kasuan, edo 20 euro hilean motoen kasuan. Prezio horiek urtero eguneratuko dira Osoko Bilkurak gainerako prezio publikoekin eta tasekin batera hartutako erabakiaren bidez.

Plaza bat lortzeko bete beharreko baldintzak garaje-plazaren xede den ibilgailuaren zirkulazio-baimena eta gidabaimena indarrean izatea eta Ermuan erroldatuta egotea dira.

Maiatzaren 14an, asteartea, esleituko diren plazez gain, Lomi Powerreko aparkalekuak txandakako aparkalekuko beste 42 plaza izango ditu, eta beste bi plaza mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, beren erabilera-tarifekin.

Lotutako albisteak

Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behn behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da
Imagen
17.05.24
'2024ko Santixau' jaien kartela aurkeztu da

Egilea Ernesto López Bañuelo da, ermuarrak 600€ jasoko ditu saritan
Imagen
17.05.24
Minbiziaren Aurkako Elkarteak igandean dirua bilduko du Ermuan

Elkarteak dirua eskatuko du minbizia duten pertsonen eta haien senideen arreta integrala bultzatzeko etya ikerketara bideratzeko