Lekeitiora bisita, Maria Diaz de Haroren ondarea ezagutzeko

08.05.24
Emakumearen Topaguneak maiatzaren 11ko irteera kulturalaren aurreko hitzaldia hartuko du ostegunean

Ermuko Emakumearen Etxeko Jabekuntza Eskolak elkarren artean osagarri diren bi jarduera eskainiko ditu aste honetan "kostaldeko hirietako anderea", Maria Diaz de Haro, hobeto ezagutzeko. Batetik Lekeitiora txango polit bat egingo da, eta bestetik, aurretiaz informazioa eskaintzeko hitzaldia izango da. Lotuta joan arren, bi ekimen horietako bakarrean ere parte hartu eta gozatu ahal izango da.

Ostegun honetan, maiatzaren 9an, Maria Diaz de Haroren ondarea eta kostaldeko herrietako merkataritzan izandako eragina izeneko hitzaldia izango da. Itziar Aloria Jarauta unibertsitateko irakasle eta ondarearen zabalkundean adituak María Díaz de Haro, Bizkaiko hamargarren andrea, lurralde historikoan kostaldeko hiribilduen sorreran inguratu zuten sekretuak eta Lekeitiorekin duen harreman estua azalduko dizkigu. Hitzordua Emakumearen Topagunean izango da 18:30etatik 20:30etara eta sarrera doakoa da.

Maiatzaren 11n, larunbata, Lekeitiora kultur txangoa egingo da, Maria Diaz de Harok forudun izateko gutuna eman zion herrira, duela 700 urte inguru kostaldeko herri berri bihurtzeko. Bisita honetan, 10:00etatik 19:00etara, parte-hartzaileek XIV. mendeko dama noble eta hiru aldiz Bizkaiko andre izendatutako emakume honen bizitza sakonago ezagutzeko aukera izango dute; izan ere, merkataritzak kostaldeko hiribilduetan duen eraginari buruz zuen ikuspegi berritzaileagatik nabarmendu zen.