Izen-emateak zabalik haurrentzako irakurketa klubetarako

01.02.24
Udal Liburutegia
"Family Reading Time" talde eleanitza eta "Entre libros" gaztelaniazko kluba 0-3 eta 4-8 urte arteko haur eta familiei zuzenduta daude

Ermuko Udal liburutegiak Family Reading Time eta Entre libros irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du.

Family Reading Time jarduera ludiko eta didaktikoa da, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat eta/edo tutoreentzat. Liburua da protagonista, eta helburuak dira familian irakurketa-une bat partekatzea, haurtzaro goiztiarrean irakurtzeko ohitura sustatzea eta haurrei abestien eta errimen bidez musikarekin lehen harremana eskaintzea. Ekimen honek, halaber, haurrak aldi berean hiru hizkuntzatara hurbiltzeko balio du: ingelesa, gaztelania eta euskara.

Irakurketaren bidez, haurrei lehen hilabeteetatik denbora eskaintzen zaie, eta horrekin harreman hurbil eta enpatikoa ezartzen da. Umeei asko gustatzen zaizkie une hauek, eta ozen irakurtzeak kontzentrazioa, arreta eta entzumena errazten ditu, adierazpen-gaitasuna hobetzeaz gain hitz berriak gehituz.

Entre libros, bestalde, 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, amarekin, aitarekin edo tutorearekin batera. Azken kide horrek ere parte hartuko du, familia oso eragile garrantzitsua baita haurraren irakurtzeko ohitura garatzeko. Hainbat dinamika eta jolasen bidez, liburuetara eta liburuetan kontatzen denera hurbilduko dira, eta, irudimenaren bidez, liburuetan dagoena haur bakoitza gustuko, beldurtzen, motibatzen, dibertitzen edo kezkatzen duenarekin erlazionatuko da. Horregatik da garrantzitsua jardueran bere familia-inguruneko pertsona heldu batek lagunduta parte hartzea. Gainera, irakurketa-klub honetan haurrentzako liburuak gomendatuko dira, saio bakoitzeko protagonistak izango direnak.

Bi klubetan lau saio egingo dira otsaila eta maiatza bitartean, hilean larunbat batean. Datak otsailaren 17a, martxoaren 16a, apirilaren 20a eta maiatzaren 11 izango dira. Family Reading Time-ren kasuan, ordutegia 11:00etatik 12:00etara izango da, eta Entre libros taldean, berriz, 12:15etik 13:15era. Bi taldeen dinamizatzailea Lur Korta izango da.

Jarduerak doakoak dira, baina plazak mugatuak direnez izena eman behar da otsailaren 13a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz. Datu hauek eskatuko dira: umearen izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

Eskaria dauden plaza kopurua baino handiagoa izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urtean haurrentzako irakurketa klubetan parte hartu ez duten pertsonek. Onartutakoen zerrendak webgunean iragarriko dira otsailaren 14an eta izena eman duten pertsona guztiei e-mailez bidaliko zaizkie.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du
Imagen
29.05.24
"Zuekin batera lehenengo urteetan", Liburutegiaren programa berria

Haurrak dituzten familiei beren garapen eta hezkuntza prozesuan laguntzeko. Ekainean egingo da eta izena emateko epea zabalik dago
Imagen
28.05.24
Ogia egiten ikasteko haurrentzako tailerra

Doakoa da, ekainaren 11n egingo eta izena eman behar da, plazak mugatuak baitira