Izen-emateak zabalik dendetan energia-eraginkortasuna hobetzeko proiekturako

08.01.24
Ekonomi Sustapena
Ekimena merkataritza-eremuen iraunkortasuna sustatzeko programaren barruan dago, eta Next Generation EU funtsen dirulaguntza du

Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikorako Arloak Ermuko tokiko merkataritzaren iraunkortasuna sustatzeko proiektua jarri du abian.

Ekimen honen helburua interesa duten merkataritza-establezimenduen energia-eraginkortasuna eta -aurrezpena hobetzea da. Horretarako, honako zerbitzu hauek jarriko dira euren eskura:

  • Monitorizazio eta aholkularitza energetiko pertsonalizatuko doako zerbitzua. Bertan, lantalde tekniko espezializatu batek lokal bakoitzaren sistema elektrikoak eta kontsumo elektrikoa aztertuko ditu eta energia aurrezteko banakako hainbat neurri planteatuko ditu. Aldez aurretik, interesa duten establezimenduetara bisitak egingo dira, beharrezko informazioa biltzeko eta energia aurreztea sustatzeko neurriak proposatzeko.
  • Aholkularitza-zerbitzutik ateratako informazioan oinarrituta, argindarra batera erosteko erabiltzaile-talde bat abian jartzearen bideragarritasuna aztertuko da. Ekimen horren bidez, erabiltzaile bakoitzak energia elektrikoaren horniduran banaka lor litzakeenak baino prezio lehiakorragoak lortu nahi dira. Aukera hori irekita egongo da atxiki nahi duen edozein saltokirentzat.

Ermuan kokatutako txikizkako saltoki guztiek parte har dezakete proiektu honetan, baldin eta energia eraginkortasunari buruzko aholkularitza indibidualizatua jasotzeko eta energia batera erosteko elkarte batera atxikitzeko interesa badute. Interesa duten establezimenduek online galdetegi honen bidez eman dezakete izena.

Ermuko Udala arduratuko da interesatuta dauden saltokiekin harremanetan jartzeaz. Ondoren, energia eraginkortasunean adituak diren talde batek bisitatuko ditu, beharrezko informazioa biltzeko eta energia aurreztea sustatzeko neurriak proposatzeko. Txikizkako saltokiak proiektu honetara atxiki ahal izango dira eskabidea sinatuz eta NANa eta argiaren faktura aurkeztuz, kontsumo-datuak jaso ahal izateko. Lehenengo hartu-emanak urtarrilean izango dira.

Next Generation EU funtsekin finantzatua

Ermuko Udala hautatu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak onuradun gisa merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez-sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak babesteko laguntzen deialdian.

Laguntza hori Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.05.24
Izarra Fundazioak sustaturiko Pro IoT jardueraren IV. edizioari amaiera eman zaio

Uni Eibar-Ermua eta Armeria Eskolako goi mailako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten Izarra Centren
Imagen
23.05.24
Enplegua; talentua erakartzeko edo ezagutza transferitzeko moduei buruzko hausnarketak

Ermuko TalenTIC 2024 jardunaldiek gai horiek eta gehiago hizpide izango dituzte ekainaren 12 eta 13an, Izarra Centren
Imagen
30.04.24
Adimen artifizial sortzaileari buruzko tailerrak Izarra Centren

Maiatzaren 14tik 16ra teknologia horien aplikazioei buruzko hiru saio eskainiko dira