Haurren Kontseilua Ermua hobetzeko ideia berriekin agurtu da

25.05.23
Miembros del VI Consejo | VI. Kontseiluko kideak
Hiri Hezitzailea
Hezkuntza
Erakundea
Taldeak gure udalerriko aktiboak eta gabeziak antzeman ditu haurren ikuspegitik.

Haurren VI. Kontseiluak agur esan du gaur osteguna, maiatzak 25. Taldea osatu duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 22 haurrek gure udalerriko aktiboak eta gabeziak antzemateko erronkari heldu diote, Ermuko eguneroko bizimodua hobetzen jarraitu ahal izateko.

2022/2023 ikasturtean, kontseilari txikiek lehentasunezko sei ildo adostu dituzte haurtzaroaren arloan, hobetu nahiko luketenak eta garrantzitsutzat jotzen dituztenak: jolasa, natura, harremanak, ikaskuntza, osasuna eta autonomia.

Ildo bakoitzaren barruan, euren elementu gustukoenak identifikatu dituzte, baita herritar guztien ongizaterako aldatu edota hobetu beharko liratekeela uste duten gauzak ere.

Azken lan-saio honetan, aurreko edizioetan bezala, Kontseilua Juan Carlos Abascal alkatearekin eta Beatriz Gamiz Kultura zinegotziarekin bildu da erronkaren emaitzak aurkezteko. Talde txikietan, haurrek Ermua pertsonekiko eta, batez ere, umeekiko lagunkoiagoa izateko proposatzen dituzten hobekuntzen berri eman dute.

Bilera honekin amaitu da Haurren Kontseiluaren VI. edizioa, Ermuko Alkatetzaren organo aholkulari gazteena, Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeen laguntzarekin: San Lorenzo, Ongarai, Anaitasuna, Eskolabarri eta San Pelaio.

Lotutako albisteak

Imagen
31.05.24
3,5 tonatik gorako trafiko astuna mugatuta dago Ermuko BI-3344 errepideann

Udaltzaingoak Udalbatzak erabakitako debekuaren berri eman du eta 24 salaketa jarri ditu
Imagen
30.05.24
XV. Aizkolari txapelketa izango igande honetan plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan
Imagen
27.05.24
Izarra Fundazioak sustaturiko Pro IoT jardueraren IV. edizioari amaiera eman zaio

Uni Eibar-Ermua eta Armeria Eskolako goi mailako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten Izarra Centren