Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko deialdia zabalik

08.05.24
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Epea 2024ko azaroaren 29ra arte egongo da irekita

Ermuko Udalak 2024. urteari dagozkien Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea ireki du. Prestazio ekonomiko horiek berariazko eta premia larriko gastuak ordaintzera bideratuta daude, besteak beste, etxebizitza, oinarrizko etxetresna elektrikoak, altzariak, elikadura, betaurrekoak, audifonoak eta adingabeentzako dentista-gastuak.

Interesdun bakoitzari dagokion GLLen zenbatekoa Gizarte.net aplikazioaren arabera ezarriko da, bizikidetza-unitateko kide guztien hileko diru-sarrerak sartu ondoren.

Interesdunek aurtengo azaroaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak. Ekainaren 30era arte (egun hori barne) aurkeztutako eskaerek atzeraeragina izango dute urtarrilaren 1etik aurrera. Egun horretatik aurrera, pertsona bakoitzari legozkiokeen prestazioak eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilaren 1ean hasiko dira. Laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira.

Aurreko ekitaldietan GLLak jaso dituztenek zuzenean jo dezakete Ermuko Udaleko Abiapuntu bulegora (Konbentukoa kalea, 3) eskaera izapidetzera. Laguntzak lehen aldiz eskatu nahi dituzten pertsonek hitzordua eskatu beharko dute Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langileekin astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara, aurrez aurre (Erdikokale, 21) edo 943 17 91 61/943 17 91 62 telefonoen bidez.

Kontsulta itzazu laguntzen oinarriak eta xehetasun guztiak dokumentu honetan.

Helburua: gizarte-bazterketa saihestea

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen helburua da gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsona eta familiak laguntzea. Laguntzak honako gastu zehatz hauengatik jaso ahal izango dira:

  • Etxebizitzaren alokairua
  • Ohiko etxebizitza edo bizitokia erosteagatiko kredituen interesek eta amortizazioak eragindako gastuak
  • Etxea mantentzea (energia, ura, zaborra, estolderia, etab.)
  • Oinarrizko etxebizitza-instalazioak egokitzea eta konpontzea
  • Lerro zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailua, garbigailua, sukaldea, mikrouhin-labea, galdara, etab.) eta altzariak
  • Lehen mailako beharrak:
    • Elikadura, higienea eta jantziak
    • Betaurrekoak erostea
    • Audifonoa eskuratzea
    • Dentista-gastuak adingabeentzat
  • Aurretiko zorpetze-gastuak

Lotutako albisteak

Imagen
17.05.24
'2024ko Santixau' jaien kartela aurkeztu da

Egilea Ernesto López Bañuelo da, ermuarrak 600€ jasoko ditu saritan
Imagen
17.05.24
Minbiziaren Aurkako Elkarteak igandean dirua bilduko du Ermuan

Elkarteak dirua eskatuko du minbizia duten pertsonen eta haien senideen arreta integrala bultzatzeko etya ikerketara bideratzeko
Imagen
15.05.24
Eskasia dela-eta, odola-emateko deialdia

Autobusa Kaltxangoko geltokian egongo da 9:15etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara