Etxean osasun-arretaren profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ikastaroa

11.09.23
Cartel que da cuenta de la nueva convocatoria
Berdintasuna
Gure udalak antolatuta 20 plaza izango ditu eta Izarra Centre Zentroan egingo da larunbat arratsaldeetan, irailetik martxora bitartean. Izen-emateak zabalik daude eta Emakumearen Topagunean ematen da horren berri.

Beatriz Gamiz Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "toki-politikatik denbora daramagu eskura ditugun baliabide guztiak jartzen mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eta artatzeko lanak profesionalizatzeko eta duintzeko. Zaintzaileen kolektiboan gahienak emakumeak dira eta horiek babesteko  haiekin batera lan egiten dugu kasu askotan dauden lan-baldintza prekarioak aldatzeko".

Sektoreko profesionaltasun-ziurtagiri hori lortzeko bi bide daude: "formala" eta "ez-formala", baina langileek benetako zailtasunak dituzte bide bi horietan. Bide formalak aurrez aurreko 600 prestakuntza-ordu eskatzen ditu lanegunetan, goizez edo arratsaldez. Baldintza horrek zaildu egiten du prestakuntza lanarekin uztartzea. Langabezian egonez gero, askotan alde egiten du lan egiteko eta diru-sarreraren bat izateko beharragatik, beltzez bada ere. Teleprestakuntza ere oztopoa da, ez dutelako gaitasun digitalik eta/edo Interneterako sarbiderik. Bide ez-formala eta lan-esperientzia egiaztatzea – EEIren deialdiak (Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Erakundea) – Inplikatutako pertsonek ez dute beren gaitasuna frogatzeko moduko ezagutza profesionalik eta terminologia edo glosario teknikorik. Baita esperientzia egiaztatzeko ere, ezkutuko ekonomian zerbitzuak eman badira.

Ikuspegi praktikoko tailerrak: banakako eta taldeko autoprestakuntza, bai eta orientazioa ere EEIn

Horregatik, Ermuko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zinegotziak, Enplegukoarekin batera, doako prestakuntza-programa bat antolatu du, taldeak bere gaitasuna egiaztatzen duen profesionaltasun-ziurtagiria lor dezan. Ekimen aitzindaria da, eta gure udalerrian larunbat arratsaldetan eskainiko da, bateragarri egin ahal izateko. Metodologiak ikuspegi praktiko bat izango du, bi tailerren bidez: gaikuntzakoa bata, eta orientaziokoa bestea. Enplegagarritasuna hobetzea eta zaintza-zerbitzuen kalitatea handitzea helburu duen proposamena. Ekimena 20 lagunentzat izango da, batez ere zeregin horietan lan egiten duten emakumeentzat. Irailaren 16an hasiko da eta datorren urteko martxoaren 25ean bukatuko. Zapatuero arratseko 15:30etik 19:30era bitartean. Izarra zentroan egingo da, bertan beharrezko ekipamendu egokia dagelako.

Kontutan hartuko diren irizpideak ondorengoak dira:

  • Ermuko udalerrian bizitzea.
  • Etxe partikularretan mendekotasuna zainduz lan egitea, edo aldizka lan egitea (gaur egun langabezian dago, lanez aldatzen denean, heriotza dela eta, instituzionalizatzen denean, etab.).
  • Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko zailtasunak izatea, bide formalaren bidez.
  • Aurrez aurreko talde-gaikuntzarako ordu-erabilgarritasuna izatea.
  • Espainiako nazionalitatea izatea, herritartasun komunitarioaren erregistroaren ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela, edo Espainian bizitzeko edo bizitzeko eta lan egiteko indarrean dagoen baimenaren titular izatea, edo gaikuntza-programa amaitu aurreko baldintzak betetzea.
  • Gutxienez 20 urte izatea ("EEIren gailuan" parte hartu ahal izateko).
  • Gaztelaniaren hizkuntza-ezagutza nahikoa izatea, ahoz eta idatziz.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du
Imagen
24.05.24
Pertsonak zaintzen dituzten profesionalentzako autozainketa-programa

Ermuak "Zaindu Zaitez" programa eskaintzen du, partikularren zaintzaren arloko emakume langileen autozaintza eta lan-osasuna sustatzeko. Izen-ematea zabalik
Imagen
03.05.24
Jendaurrean hitz egiteko ahalduntze eta konfiantza tailerra

Prestakuntza Emakumearen Topagunean emango da maiatzaren 8tik aurrera