Eskola-materiala erosteagatik ikasleentzako diru-laguntzak 2023an

07.09.23
Hezkuntza
Erakundea
Gizartea
Deialdia laster irekiko da, eta jada beharrezko materiala erosi dezaketu, eta eskatzailearen izenean egon beharko diren tiketak edo fakturak gorde ditzakegu

Irailaren batetik 2023ko urriaren 31ra arte, hasi berri den ikasturterako eskola-materiala erosi ahal izango dugu, eta erosketa-tiketa gorde, udalak azken urteetan mantendu duen dirulaguntza lerroa justifikatzeko eta eskuratzeko. Dirulaguntza lerro horrek barne hartzen ditu, eta deialdian onartzen ditu, besteak beste, arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak, eta abar. Tramitazioa abian da eta, laster, deialdiaren irekieraren berri emango dugu, baita eskaerak aurkezteko modua eta epea ere. Laguntza-lerro honi buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango da, eta gure web korporatiboaren Egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.

Deialdiak lau dirulaguntza lerro aurreikusten ditu:

  • Adingabeak ardurapean dituzten familientzako laguntzak, 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean jaiotakoak, eskola-materiala erosteko.
  • 2007ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako haurrak ardurapean dituzten familientzako laguntzak, eskola-materiala erosteko.
  • 1998ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako 16 eta 25 urte bitarteko ikasleentzako laguntzak, eskola-materiala erosteko
  • 1998ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako IKASLE eta langabeentzako laguntzak, eskola-materiala erosteko

Interesatuek dirulaguntzen deialdiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak (eskabideak aurkezteko epea oraindik ez dago zehaztuta, baina informazio guztia Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoan kontsultatu ahal izango da www.ermua.eus. Eskaerak aurkezteko epea EZ dago oraindik zabalik; web orri honen bidez iragarriko dugu.

Diruz lagundu daitezkeen erosketak herriko dendan egin behar dira, 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitarteko datan. Laguntza-eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: matrikularen egiaztagiria, bankuko datuak eta kontuaren titulartasunari buruzko egiaztagiria; Ermuan ezarritako epean egindako gastuaren fakturak edo tiketak, dirulaguntzaren eskatzailearen izenean emandakoak, eta argi eta zehatz erositako produktuen zerrendarekin batera. Laguntza 90 eurokoa izango da, gehienez, deialdi-lerro bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen dituen ikasle bakoitzeko.

Informazio guztia, eskabideak, epeak, baldintzak eta abar herritarren eskura egongo dira laster gure Egoitza elektronikoan, iragarki-taulan, dirulaguntzak eta bekak atalean.

Testuingurua eta harrera

Laguntza horien jatorria Covid-19 birusaren osasun-krisia izan zen, herritarren eguneroko bizitzan eragina izan zuena eta familiaren diru-sarrerak murriztu zituena. Hori dela eta, Ermuko Udalak laguntza neurri sorta bat hartu zuen krisi honek kolektibo ahulenetan eta hirugarren sektorean izan zezakeen eragina minimizatzen saiatzeko.

Laguntza-ildo horrek oso harrera ona izan du bai herritarren artean, bai tokiko merkataritzan. Helburua da familiei laguntzea ikasturtearen hasieran eskola-materialaren gastua gainditzen, eta, aldi berean, erosketa horiek tokiko establezimenduetan egitea sustatzen du

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren
Imagen
10.06.24
PSOEk 2.382 boto eskuratu ditu Ermuan Europar Parlamentuko Hauteskundeetan

EH Bildu bigarren postuan gelditu da 1.095 babesekin, eta PP hirugarren, 1.077 botorekin
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean