Ermuak sei zinegotzi izango ditu dedikazio exlusibo edo partzialarekin

02.08.23
El equipo de gobierno en el momento de votar
Erakundea
Hiru erakundera jardunaldiaren %100ean dedikatuta; bi %75ean eta beste bat % 50ean. Azken osoko bilkuran erabaki eta bozkatu ze soldata, ordainsari eta bertaratzeagatiko kopuruekin batera

Udalbatzak, uztailaren 18ko ezophiko bilkura horretan bertan, gai-zerrendan beste hiru gai gehiago aztertu zituen, bozketa bidez erabaki beharrekoak. Hirugarren puntuan, Informazio Batzordeen ohiko bileren agintaldirako eta aldizkakotasunerako funtzionamendu-araubidea hizpide izan zen. Gure udalak, Erregelamendu Organikoaren arabera, bi informazio-batzorde izango ditu: Kontu, Ogasun eta Gai Orokorren Batzorde Berezia eta Osoko Bilkura, organo gorenak ebatzi beharreko gainerako gai ez-ekonomikoei heltzeko. Batzorde horiek alkateak eta zinegotzi guztiek osatuko dituzte, kopuru mugarik gabe, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin. Batzorde horiek hamabostean behin bilduko dira astearteetan, 09: 30ean, jai-bezperetan, jaiegunetan edo baliogabeak diren oporraldietan izan ezik.

Udalbatzak hileko azken astearteetan egingo du Osoko bilkura, 19:00etan, uztailean, abuztuan eta abenduan izan ezik. Proposamena PSE-EE/PSOEren (6) eta EAJ-PNVren (3) botoekin, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IUren abstentzioarekin (2) eta EH Bilduren (4) eta PPren (2) kontrako botoekin onartu zen. EH Bildu taldeak "Informazio Batzordeen eredu berri bat" proposatu zuen, "beste lan-batzorde batzuetatik eratorriko dena; gaiak eta alderdi guztiek osatutakoak, pisuaren edo ordezkaritzaren araberako proportzioan".

Laugarren puntuan, Udalbatzaren ordezkariak izango direnak izendatu ziren kide anitzeko organoetan, udalaren mendeko organismo eta administrazioetan baita ere, Udalbatzaren eskumena delako. Udal Euskaltegi Fundazio Publikoaren Batzordearen osaera definitu zuten; aholku batzordeena eta batzorde sektorialena; PROMOSAren administrazio kontseiluarena, Gipuzkoako Ur Partzuergoarena, ikastetxe publikoena, Debegesarena, AIC Automotive Intelligence Centerrena, Bizkaia Sortaldeko Industrialdearena edo Durangaldeko "Urkiola" elkartearena. Proposamena PSE-EE/PSOEren (6) eta EAJ-PNVren (3) botoekin, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IUren abstentzioarekin (2) eta EH Bilduren (4) eta PPren (2) kontrako botoekin onartu zen.

Gai-zerrendako bosgarren eta azken puntua, jardun esklusiboan edo partzialean jardungo duten korporazioko kideak izendatzea izan zen. Baita ordainsariak, kalte-ordainak eta bertaratzeak ordaintzea ere. Ermuan sei ordezkari politiko liberatu eta udalaren eginkizunetan jarduteko izango ditugu dedikazio esklusiboarekin edo partzialarekin lan egiteko; alkatea, lehen alkateordea, bigarrena, hirugarrena eta bosgarrena. Guztiek, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) baremoaren eta gomendioaren araberako diru-kopurua jasoko dute. Bost horietatik bik %100 dedikazio osoa izango dute; beste bik % 75eko dedikazio partziala izango dute, eta beste batek erdikoa edo % 50ekoa. Aldi baterako kontratatutako pertsona bat ere egongo da konfiantzazko kargu edo aholkulari berezi gisa. Gainera, hamar mila biztanletik gorako udalerri gisa, bermatzen da oposizioko zinegotzi liberatu bat ere egotea dedikazio esklusiboarekin eta %100 -EH Bildukoa-, hauteskunde-emaitzaren arabera oposizio taldeko ordezkaritza handiena duen alderdi politikoa izanagatik.

Oposizioko hiru taldeen esanetan (EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP) "alkatearentzat eta Ermuko maila sozioekonomikoko herri batentzat finkatutako ordainsaria gehiegizkoa da". %25eko murrizketa proposatu zuten, jarritako kopuru hori "erreferentzia delako eta gainerakoenak markatzen dituelako". Julen Dominguez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak adierazi duenez, "kopuru berriak ikusita, %25eko murrizketa proposamena motz geratzen da, eta, beraz, jaitsiera handiagoa proposatuko dugu".

Alkateak argudiatu zuenez, "ez da bera izango erakundetik gehien kobratzen duena, eta eskatu ere ez du egin, erakundearen buru izan arren; 120 langileren ardura eta erantzukizun zibil, penal eta administrazio-egintzen edo 20 milioi eurotik gorako aurrekontua kudeatzearen erantzule nagusia izan arren". Talde bakoitzagatik, ordezkari edo zinegotzi bakoitzeko, bileretara bertaratzeengatiko, gehienezko kopuruak hileko eta aurreikusitako ordainsarien zenbatekoak ebazpen-proposamenean jaso eta adierazten dira.

Udal taldeen jarrera zehatzei eta bilkurako puntu bakoitzean bozeramaileek hitzez hitz esandako adierazpenei dagokienez, saioaren ikus-entzunezkoan jasotzen dira, Youtubeko kanal korporatiboan.

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren
Imagen
10.06.24
PSOEk 2.382 boto eskuratu ditu Ermuan Europar Parlamentuko Hauteskundeetan

EH Bildu bigarren postuan gelditu da 1.095 babesekin, eta PP hirugarren, 1.077 botorekin