Ermua Antzokia ‘Perfect days’, ‘8 apellidos marroquís’, ‘Valle de sombras’ eta ‘El fantasma de Canterville’ filmak proiektatuko ditu

30.01.24
Ermua Antzokia
Otsaileko programazioa ostegunean hasiko da, zineklubeko saioarekin

Ermua Antzokiak zine programazio berri bati ekingo dio aste honetan, otsailari dagokiona. Hilabete honetan hamasei film berri eskainiko ditu: lau film zinekluben sailean, zortzi estreinaldi arlo komertzialean eta beste lau publiko gazteenari eskainitako saioetan. Hileko bonuak 18,20 €uroko kostua du eta zineklubaren zein komertzialen proiekzioetara prezio merkean joateko aukera emango digu. Bonua Lobiano Kulturgunean eta Ermua Antzokiko leihatilan eros dezakegu.

Asteroko proposamena ostegun honetan hasiko da 'Perfect days' jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Wim Wendersek zuzentzen du eta 2023ko Cannes saria jaso du: Gizonezko aktore onenarentzat. Hirayamak garbitzaile lanak egiten ditu Tokion. Pozik dago bere bizitzarekin; bere eguneroko errutina egituratutik kanpo, musikarekiko eta liburuekiko duen pasioaz gozatzen du. Zuhaitzak maite ditu eta argazkiak egiten dizkie. Ostegunean, 20:30ean.

Atal komertzialean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean '8 apellidos maroquís' Álvaro Fernández Armerok zuzendutako ekoizpen espainiarra ikusi ahal izango dugu. 97 minutu irauten duen komedia erromantikoa da. Carmenek bere senar eta familiako patriarkaren azken nahia bete nahi du: 'Sardinete' ontzia berreskuratzea, bere flotako lehen arrantza-ontzia, Marokoko portu batean ainguratuta dagoena. Kantabriatik Marokora egingo duen bidaian, Begoña alabak eta Guillermo mutilagun ohiak lagunduko diote. Larunbatean zein astelehenean ikusi ahal izango dugu, 19:30ean eta 20:30ean, hurrenez hurren.

Bigarren proposamen komertziala 'Valle de sombras' da, Salvador Calvok zuzendutako ekoizpen espainiarra. 120 minutu irauten du eta 3 izendapen izan ditu azken Goya sarietan. Abentura eta biziraupen drama bat da. Himalayako mendikatea, 1999. Quiquek, Clarak eta Lucas txikiak lehen oporrak hartzen dituzte elkarrekin Indiako iparraldean. Gau batean, ekaitz batean satitsuan lo eginez, bidelapur batzuen eraso bortitza jasaten ari dira. Handik ordu batzuetara, bertako batek Quique erreskatatu eta mendietako herrixka isolatu batera eraman zuen. Larunbatean 22:00etan eta igande arratsaldean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gazteentzako igande arratsaldeko saioan, 17:00etan, 'El fantasma de Canterville' titulukoa ikusi ahal izango dugu, 2023an estreinatutako marrazki bizidunetako ekoizpen britainiarra. Beldurra, mamuzak eta abendurak uztartzen dituen  90 minutuko filma. Familia estatubatuar bat Canterville Chase-ra joan da bizitzera, Sir Simon De Canterville mamuak 300 urtez jazarri duen Londresko etxe batera.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Ermua Antzokiaren atala.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak