Bertsolarien jaialdia hartuko du Ermua Antzokiak

26.10.23
Ermua Antzokiko eszenatokian Lujambio eta Gaztelumendi
Kultura eta Gazteria
Euskara
Ostiralean -urriaren 27an- iluntzeko 8 eta erdietan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Jon Maia eta Uxue Alberdiren parte hartzearekin

Euskal Birusa elkarteak urteroko bertso jaialdia antolatu du ostiral honetarako, urriaren 27rako. Aurreko edizioetan bezala, San Martin azokaren inguruan antolatzen den kultur programazioaren barne dago ekitaldia. Jaialdia 20:30ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Urteroko legez, aurtengo hitzorduak lehen mailako sei bertsolari bilduko ditu oholtza gainean: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Manex Agirre, Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal. Guztiak hitzekin jolasteko eta ikuskizun bikaina eskaintzeko prest etorriko dira. Kantatzeko gaiak Amaia Agirrek proposatuko ditu, gai-jartzaile lanaz arduratuko baita.

Ohi denez, lehen mailako bertsolariak biltzen dira Ermua Antzokian, urteroko agendan finkatutako jaialdi batean, San Martingo kultur jardueren barruan.

Lotutako albisteak

Imagen
31.05.24
Mikel Losada aktoreak botako du suziria 2024ko Santixauetan

Aurtengo txupineroa izango da Jai Batzordearen erabakiz
Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari