71 urteko bizilagunaren bila, astelehenetik desagertutakoa

07.02.24
Hiritarren Segurtasuna
Familiak eta larrialdietako zerbitzuak herritarron laguntza eskatu dute

Asterio Doce Plaza 71 urteko ermuarra desagertuta dago astelehenaz geroztik. Familiak ez du haren berririk, ezta non dagoen ere, etxetik autoa hartzera irten zen goizetik. Dacia markako auto zuri hartzera joan zen, dokumentaziorik, diru-zorrorik, ez eta telefono mugikorrik hartu gabe. Ez da itzuli, eta familia kezkatuta dago, botikak hartzen baititu.

Familiak eta larrialdietako zerbitzuek herritarren laguntza eskatu dute, aurkitzen laguntzeko. Ikusi duenak edo informazioren bat duenak Ertzaintzara edo SOS Deiak-eko 112ra deitzeko eskatu dute. Ertzaintzak bere webgunean ditu argitaratuta datuak eta argazkia. Vost Euskadi elkarteak ermuar honen desagerpenaren berri ematen duen kartela ere zabaldu du.

Asterio Doce Plaza gizonakk kolore urdineko galtza bakeroak, koadrodun alkandora grisa, jertsea eta beix koloreko txalekoa janzten zituen astelehen goizean.

Lotutako albisteak

Imagen
17.04.24
Ermuan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu batzuen ustezko egilea inputatu dute

35 urteko emakume bat epailearen esku utzi dute, hainbat lapurretan lortutako ondasunak gordeta edukitzeagatik


Imagen
25.03.24
Aste Santuko ordutegi bereziak udal zerbitzuetan

Herritarrentzako zerbitzu gehienak itxita egongo dira jaiegunetan
Imagen
27.02.24
Pertsona bat inputatu dute berea ez zen kreditu-txartela ordaintzeko erabiltzeagatik

Ermuko Udaltzaingoak pertsona bat inputatu du herriko 6 saltokitan iruzurrezko erosketak egiteagatik