Ermua erdialdeko hondakin-urak biltzeko kolektorearen obrak hasiko ditu URAk

03.11.22
Hirigintza

Lanek 2.365.000 euroko aurrekontua dute, BEZ barne, eta 10 hilabeteko egikaritze-epea

Eusko Jaurlarirtzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak azaroaren 10ean hasiko ditu Ermua erdialdeko hondakin-urak bilduko dituen kolektorearen lanak. Zubiarre Erdialdea eta Gipuzkoa Etorbidearen arteko kolektorea da: Ermuko erdigunea zeharkatuko du, hondakin-urak bildu,  Apraizko araztegira bideratu eta  bertan behar bezala tratatzeko.

Lanak "Ermuko udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: Zubiaurre erdialdeko kolektorea eta Gipuzkoa Etorbidea" proiektuaren barruan sartzen dira. Lizitazio-aurrekontua 2.365.000 eurokoa da, BEZa barne, eta 10 hilabeteko egikaritze-epea dute.

Espazio publikoan aurreikusitako eraginak

Kolektorearen obrek Sallabenteko autopistako ordainleku zaharreko aparkalekuaren zati bat okupatuko dute lanek irauten duten bitartean, baita aparkaleku horren eta kolektorea egingo den Gipuzkoa Etorbidearen estalduraren hasieraren arteko ibaiertzeko pasealekuaren zati bat ere, 2023ko lehen hiruhilekoan.

Era berean, 2023 urte hasieran, gutxi gorabehera hilabete batez, lanak egingo dira Valdespinako Markesaren udal-aparkalekuaren sarreran. Ahalik eta eragin txikiena izateko planifikatuko dira obrak, erabiltzaileei sarbidea bermatuz uneoro.

Hondakin-urak Debabarreneko kolektorera bideratzeko zati berria

Zubiaurre Erdialdeko kolektore berriak (Zubiaurre kalearen eta Gipuzkoa Etorbidearen artean) Zubiaurretik gora dauden kolektoreak Gipuzkoa etorbidearen estalduraren barruan eraikiko den kolektore berriarekin lotuko ditu: gaur egun zuzenean Egora isurtzen diren hondakin-urak jaso eta Debabarreneko kolektorera bideratzeko.

Zubiaurre Erdialdeko kolektoreak, inguruko isurketak jasotzeaz gain, Mallabiko  Goitondo inguruan dauden poligonoetatik datozen isurketak jasotzeko aukera emango du etorkizunean. Horretarako, URAk Goitondo Ermua kolektorea eraikitzeari ekin beharko dio: hori guztia, eraikuntza proiektu gehigarri baten xede izango da.

Ermuko saneamenduaren hobekuntza horiek Ermuko eta Mallabiko Saneamendu Proiektu Aldatuan eta Debabarreneko kolektoreekiko konexioan (2008) aurreikusitakoaren barruan kokatzen dira. Proiektu horren jarduketak hainbat fasetan egin dira. Proiektu horretan, Ermutik eta Mallabitik (Goitondoko industrialdetik eta Mallabitik) datozen hondakin-urak garraiatzeko kolektoreak eraikiko dira. Bi udalerrietako isurketa guztiak lotu eta kolektore-sare berri baten bidez Elgoibarko Apraiz HUAra eraman nahi dira.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da
Imagen
13.05.24
113 pertsonak parte hartuko dute Lomi Power aparkalekuko garaje-plazen zozketan

Bihar asteartea, maiatzak 14, 9:30ean izango da zozketa Osoko Bilkuren Aretoan