Zabalik dago Ongaraiko ur-parkea

15.06.22
Abisuak eta matxurak

Berano-Errekaldeko igerileku naturala ekainaren 20an irekiko da

Udako oporrak iristear dira herriko haur eta gaztetxoentzat. Hilabeteetako lanaren ondoren, egun luzeez eta tenperatura ederrez gozatzeko unea iritsi da. Gure herrian freskatu eta ondo pasatzeko, gaurtik aurrera, ekainak 15, zabalik daude Ongaraiko ur-jokoak.

Parkea 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, egunero, irailaren 15era arte, eta ez da aurreko bi urteetako edukiera eta denbora mugarik izango.

Ur-eremuan hainbat jolas-elementu daude: kanoiak, zurrustada bertikalak, zurrusta bideragarriak, ur-uztaia eta ura metatzen duen kubo birakari bat, bi denboratan isurtzen duena. Berdegune bat eta solarium mailakatu bat ere badaude, baita komun bat eta iturri bat ere.

Electricidad Perosanz da instalazioen mantentze-lanez arduratuko den enpresa. Goizero, ur-laginak hartuko ditu laborategi homologatu batera bidaltzeko, eta uraren kalitatea egiaztatzeko eta instalazioen erabilera segurua bermatzeko azterketak egingo dira.

Proba horiez gain, enpresako teknikariek parkeak behar bezala funtziona dezan eta jendearentzat ireki aurretik dena txukun egon dadin beharrezko lanak egingo dituzte.

Bestalde, udal brigadak egunero garbituko du hezegunea, ur-parkeko erabiltzaileak zauritu ditzakeen hondakinik egon ez dadin. Garbiketa orokorra Mankomunitateko garbiketa-zerbitzuak egingo du.

Eusko Jaurlaritzaren osasun-arauak betez, autokontroleko liburua egin da. Liburu horretan jasoko dira parkean gerta daitezkeen analisi, proba eta gorabehera guztiak.

Igerileku naturala, astelehenetik aurrera

Berano-Errekaldeko igerileku naturala ekainaren 20an, astelehena, zabalduko da. Ordutegia 12:00etatik 19:30era izango da, soroslea bertan dela, eta erabiltzeko baldintzak aurreko urteetako berberak izango dira.

Udaleko brigadak igerilekua garbitu du, ibaiak ekarritako arrasteetatik zetozen harri eta lurrez beteta baitzegoen, eta urdinez margotu da.

Guneak komun publiko bat du araztegiaren etxolaren ondoan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
12.04.24
Matxuratutako arrapala mekanikoa zerbitzurik gabe jarraituko du TK Elevator Espainia nahi duen arte

Mantentze-lanen enpresa esleipendunak ez du emandako hitza bete, aste honetan martxan jarriko zuela esan baitzuen
Imagen
23.03.24
Astelehenean 4 orduko ur-mozketa programatua egingo da

Erdialdeko zati bati eragingo dio: Bizkaia etorbidea, San Inazio, Konbentukoa, Valdespinako markesa, Valdespinako aparkalekua eta Osinetxe