Pertsona bat atxilotu dute, argi publikoetatik kable elektrikoa harrapatzen ari zela

11.03.22
Hiritarren Segurtasuna

Pertsona bat atxilotua izan da bart Ermuan, argiteria publikotik kable elektrikoa hartzen harrapatu ostean, 23:30ak aldera, Ongarai auzoko kalexka batean, Udaltzaingoaren bozeramaile batek gaur jakinarazi duenez. Gizonak kaleko kutxatila batzuk ireki ditu ikastetxe itundu baten atzeko eta alboko aldean, kable-lerroak moztu eta kotxe baten maletategiraino jasoz kobrea. Ustezko egilearen identifikazioa eta ondorengo atxiloketa herritarren laguntzari esker gauzatu ahal izan da; izan ere, dei batek deitu eta jakinarazi baitzuen auzoaren zati bat ilunpetan eta argirik gabe zegoela. Udaltzainek bizilagun baten abisua jaso zuten, auzoaren zati batean argiteria martxan ez zegoela eta itzalaldi bat zegoela esanez.

Patruilak bertaratu egin direnean, eskuak eta arropak lurrez eta lokatzez zikinduta zituen gizon bat identifikatu dute, egoera horren zergatia galdetu eta erantzuna modu koherentean azaldu ez duelako. Miatu ondoren, auto baten giltzak aurkitu dizkiote, eta maletategiaren barruan kable-materiala aurkitu dute, baita aliketak, bihurkinak, guraizeak eta abar ere. Ingurua begiz aztertu ondoren, hiru kutxatila irekita ikusi dituzte, eta horietako bitan kableak moztuak zeudlarik. Horregatik, ondasun publikoak ebastea egotzi eta inputatu dute gizona, eta, azkenean, Ertzaintzak atxilotu eta eraman.

Gaurkoan kalteak baloratu eta kuantifikatuko dira, materiala berritzeko eta argiak birjartzeko lanak hasiko dira

Udaleko Bulego Teknikoko zuzendariak, David Henaresek, iragarri du gaur bertan Obren Brigadak kalteak zenbatuko dituela eta materiala eta argiztapen-zerbitzua berritzeko lanei ekingo diela. Hala eta guztiz ere, aurreratu du gaur hasiko dugun asteburuan zehar Ongarai auzoan afekzioak eta argi falta izatea posible dela, asteburuaren atarian gaudelako, agian, ezin izango ditugu argiak martxan jarri, hornidura-hornitzaileen pentsu gaudelako materiala lortzeko, eta, instalazioa berraztertu, kaltetutako tarteak bornez lotu eta korronte elektrikoa garraiatzen duten elementuei segurtasuna bermatu behar delako.

Henaresek esan duenez, argien falta San Pelayo ikastetxearen atzealdearen eta Aldapatik Ongarai eta Betiondora igotzen diren eskailera-pasabidearen artean egongo da, edo leku horietatik San Pelaio-ra jaisteko tartean.

Lotutako albisteak

Imagen
31.05.24
3,5 tonatik gorako trafiko astuna mugatuta dago Ermuko BI-3344 errepideann

Udaltzaingoak Udalbatzak erabakitako debekuaren berri eman du eta 24 salaketa jarri ditu
Imagen
17.04.24
Ermuan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu batzuen ustezko egilea inputatu dute

35 urteko emakume bat epailearen esku utzi dute, hainbat lapurretan lortutako ondasunak gordeta edukitzeagatik


Imagen
25.03.24
Aste Santuko ordutegi bereziak udal zerbitzuetan

Herritarrentzako zerbitzu gehienak itxita egongo dira jaiegunetan