Ia 22 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak 2018rako

15.06.18
Ekonomia eta Ogasuna

Udala eta bere erakunde autonomoak batzen dituen aurrekontu orokorra 27 milioi eurokoa izango da

Ermuko Udalbatzak 2018. urterako Aurrekontu orokorra onartu du behin-behinean. PSE-EE/PSOE Gobernu taldearen (6) eta EAJren (3) aldeko botoekin onartu da dokumentua, baina EH Bilduko (3), Se Puede Ermua Ahal Dako (2), PPko (2) eta Irabaziko (1) zinegotziek euren desadostasuna erakutsi dute aurkako botoekin.

21.863.887 euroz osatzen da Udalaren aurrekontua, iaz baino hiru milioi gehiago. Kopuru horri Udalaren erakunde autonomoek dituzten aurrekontuak gehitu behar zaizkio:

Horrela, beraz, 2018. urterako aurrekontu orokorra 27.025.032.34 eurokoa izango da Ermuan.

Udaleko sei talde politikoek gobernu taldeak EAJren ekarpenekin osatutako aurrekontu dokumentuaren inguruan hitz egin dute, baita aurkeztutako zuzenketa ezberdinen inguruan ere, ekainaren 12an egindako Osoko Bilkura saioan.

Carlos Totorika alkateak azaldu duenez, datozen hilabeteetan arlo ezberdinetan egingo diren inbertsio handiagoei jarraiki hazi da aurten Aurrekontua, iazkoarekin alderatuta. Izan ere, 3.325.549,2 euroko inbertsioak egingo dira, besteak beste, Kaltxangoko koexistentzia espazioaren urbanizaziorako, Orbe Kardinala plazako karpa eraikitzeko eta haurrentzako jolas-parkeak osatzeko.

Gobernu taldearen dokumentua EAJk egindako ekarpenekin osatu da, eta hezkuntza zentroetan hobekuntzak egiteko proposamenak gehitu dira bereziki.

Bestalde, EH Bilduk zortzi zuzenketa partzial aurkeztu ditu, tokiko merkataritza sustatzeko plana (15.000 euro), Ermua Mugi! bultzatzeko partida (48.000 euro), gaztelekua eta ludoteka dinamizatzea (16.000 euro) eta parking adimenduna sortzea (19.500 euro) eskatuz. Emendakin guztiak, baina, baztertu egin dira bozketetan, PSE-EE/PSOEren (6), EAJren (3) eta PPren (2) botoekin. EH Bilduk (3), Se Puede Ermua Ahal Dak (2) eta Irabazik (1) defendatu dituzte zuzenketa horiek, baina ezin izan dira aurrera eraman.

Se Puede Ermua Ahal Da eta Irabazi alderdiek, bien bitartean, 19 zuzenketez osatutako testu bateratua aurkeztu dute, eta nahiz eta ez den osoko Bilkuran onartua izan -PSE-EE/PSOE (6), EAJ (3) eta PP (2) aurka agertu dira, eta EH Bildu (3), Se Puede Ermua Ahal Da (2) eta Irabazi (1), alde-, atal batzuk onartu egingo direla azaldu du Carlos Totorika alkateak. Hori horrela, katuak harrapatzeko, esterilizatzeko eta berriro solte uzteko CES programa (10.000 euro) eta arrazakeriaren zurrumurruen aurkako kanpaina (3.000 euro), besteak beste, 2018ko Aurrekontuan  sartuko dira.

Aurrekontuarekin batera, hori egikaritzeko Udal Araua eta Udalbatzaren zerbitzura dauden langileen zerrenda organikoa ere onartu dira.

Ia lau orduko iraupena duen Osoko Bilkura saioaren bideo-akta ekainaren 19a baino lehen, asteartea, argitaratuko dugu honako lotura honetan. Orrialde horretan bertan jada kontsultatu daiteke saioan landutako dokumentazio osoa, hala nola, Aurrekontuaren memoria, Lanpostu zerrenda eta abar.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
10.04.24
Tanttaka taldeak 'Del color de la leche' antzezpenaz dator Ermua Antzokira

Nell Leyshonek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena, irakurtzen eta idazten ikasteko ametsa zuen neska gazteari buruzkoa, ostiralean, 20:30ean
Imagen
El equipo de gobierno en el momento de votar
25.01.24
26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak

Elkarrekin Ermuak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ez dira onartu