Aurre-matrikula zabalduko duela iragarri du Oinarrizko Lanbide Heziketako udal Institutuak

03.06.16
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako udal Institutuak (LHIK-k), Toki-garapen Alorrean txartatutakoak, ekainaren 6tik 17ra bitartean aurre-matrikula epea zabalik izango duela iragarri du. Eskabideak ikastegian bertan aurkeztu beharko dira, Mallabia herriko Osma auzoan eta z/gko eraikinean. Ikastegiak dei egiten die Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarik ez duten 16 eta 17 urteetako gazteei aurre-matrikula egin dezaten egun tarte horietan, lanbide batean prestatzeko interesik izanez gero.

Ikastegiak datorren 2016-2017 ikasterako aurreikusita duen eskaintza ondorengoa da:

Ile-apainketa eta estetika eremuan Oinarrizko lanbide titulua.

Elementu Mekanikoak Ekoizteko eremuan (mekanizatuan) Oinarrizko lanbide titulua.

Ibilgailuen Elektromekanika eremuan Oinarrizko lanbide titulua.

Ikastegian ondo amaitu eta ikasturteak gaindituta Gradu Erdiko Zikloetara jauzia egin ahal izango dutelako.

Matrikula egiteko epea uztailaren 11tik 15era bitartean izango da.

Eskaintza eta ikastaroen berri zuzena jasotzeko interesa duten guztiek ikastegira bertara -943176422 telefono zenbakira- dei dezakete eta programaren arduradunagatik –Nagore Dominguez andereagatik- galdetu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.05.24
Jokoaren Nazioarteko Egunaren hirugarren edizioan, dibertsioa guztiontzat

Jaia sendotu egingo da gure udalerrian bihar, maiatzak 28, beste edizio batekin
Imagen
26.04.24
‘Eman zure eskua’ proiektuaren III. edizioa emozioz beterik agurtu da

Edizioak 55 kidek bildu ditu: Laguntza eta arreta psikoemozionalaren taldeko 40 adindun eta ile-apainketa eta irudi pertsonaleko 15 ikasle
Imagen
Alumnado del IMFPB Ermua-Mallabia con el alcalde en la Feria Abian
28.02.24
Zabalik da Abian Azoka, 700 ikasle baino gehiago hartzeko prest

Ipuruako aparkalekuak eskualdeko Lanbide Heziketako eta Unibertsitate Heziketako bederatzi ikastetxeren eskaintza du ikusgai