Le Havre, fikzioa eta Robert Redforden azkena lana ikusgai Antzokian asteburuan

17.01.11
Ermua Antzokia

Asteko zine-kluba indartsu datorkigu. Aki Kaurismäki zuzendari finlandiar ospetsuaren azken filma Le Havre ikusteko aukera izango dugu. Marcel Marxen, idazle ospetsu eta bohemioaren bizitza kontatzen da. Marxek Le Havre portudun eta itsasaldeko hiri lasaira erretiratzea erabakitzen du eta lasaitasuna apurtzen da, poliziak jarraitzen duen immigrante ilegal batekin topo egiten duenean. Marcelek esku hartzea eta gizona babestea erabakitzen du, agintariak atxilotu ez dezaten. Le Havre komedia koloretsua da, elegantea eta sentimentala da. Cannes hiriko 2011ko jaialdian, filmak Fipresci saria jaso zuen. Jatorrizko bertsioan pasako da azpitituluekin, ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren txanda larunbatean hasiko da. Zazpi eta erdietan, Joe Cornish zuzendari britaniarraren Attack the block ikusteko aukera izanen dugu. Filma guztiz azkarra da, fikzioa, akzioa eta komedia maisuki nahasten dituena. Zer gertatuko ote estralurtarrak Londres hiria inbaditu nahi izango balute? Beren hiria defendatzen bizitza emateko presta leudekeen gazte taldeei aurre egin beharko lieketela. Kritikak ontzat eman du filma, ikuskizuna, umore zorrotza eta zorroztasuna erakutsi duelako. Pelikulak Sitges herriko jaialdiaren 2011 saria jaso zuen iaz. Filma igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko parada ere izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena ‘La Conspiración’ titulukoa da, Robert Redforden azken lana. Abraham Lincoln presidentearen erailketaren ondoren mendekua azkar hartu eta ustezko egileek zigortzea nahi zutenek sorgin-ehizari ekin zioten, erreparatu gabe errudunak ziren ala ez. Hegoaldearen aurkako gudan soldadu ohia izandako beteranoak errua leporatu zaion bat defendatuko du. Filma drama historikoa da, Lincoln erail zutenen epaiketa batera ilunaren barna murgiltzen dena. Pelikula larunbatean gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Haurrentzako zinea, betiko legez igande arratsaldeko bostetan izango da. Proiektatuko den filma Happy Feet 2, hiru dimentsiotan da. Animaziozko filma onenaren Oscar saria lortu zuten pinguino dantzarien abenturak, aurrera jarraituko, dibertsio eta dantza gehiagorekin.

Argibide gehiagorako ikus Antzikiaren mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak