Ermua Antzokiaren inaugurazio ekitaldiko sarreren zozketarako izen ematea zabalik

01.02.11
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiaren inaugurazio ekitaldian egon nahi duten ermuarrek izena eman dezakete gaurtik otsailaren 15era bitartean. Udalak zenbait sarrera zozketatuko ditu izena ematen duten ermuarren artean. Inaugurazio ekitaldia datorren otsailaren 24an, gaueko 9etatik aurrera, egingo da. Inaugurazio ekitaldiaren jarduera nagusia Ermuko udal Antzerki Taldeak aurkeztuko duen muntaia izango da. Ekitaldian herriko kultur elkarteetako kideek eta Musika Eskolakoek ere parte hartuko dute. Eta Ainhoa Zuazua soprano ermuarrak ere kantatuko du. Inaugurazio ekitaldira joateko sarrera edo gonbitea eduki beharko da, instalakuntzak 510 jarleku besterik ez baititu. Hori horrela, herriko alkate Carlos Totorikak aldez aurretik barkamena eskatu du “inaugurazioan egoteko asmoa jende ugarik izan arren, ez baita guztiontzat lekurik izango”. Esan bezala, 510 jarleku baitaude guztira.

Gonbiteak bi modutan banatuko dira. Dauden jarlekuetarako gonbite batzuk herriko kultura kudeatzen laguntzen duten elkarteetako kideentzat izango dira. Gainerako jarlekuak interesa duten herritar guztien artean zozketatu egingo dira. Zozketa horretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da eta horretarako bi modu daude: Batetik, otsailaren 1etik 15era bitartean udal webgunean apuntatzea eta, bigarrena, Komentukua kaleko Abiapuntu bulegora joan eta bertan inskribatzea.

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak