LHIK-k ikasturte berria hasi du

04.10.06
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak 2006-07ko ikasturte berria hasi du aste honetan. 16 urtetik 21era bitarteko 55 ikasle gazteek izena eman dute hasi berria dagoen ikasturterako. LHIK aurten lau espezialitate eskaintzen ditu: galdaragintza, mekanika industriala, ostalaritzako laguntzailea eta ile-apaindegia eta estetika. Azken espezialitate hau aurtengo ikasturteko berrikuntza dugu, aurrekoetan ez baita eman. Gainerako hirurak mantendu egiten dira, espezialitate horiek ikasten dituztenek lan merkaturatzeko aukera ugari izaten jarraitzen dutelako.

Zentroaren helburua heziketa arautua utzi duten gazteek prestatu eta trebatzea da, horiek ahal den neurrian hezkuntzara berreskuratzeko xedez. Hau da zubi lana egin nahi da, gazteek heziketan aurrera jarrai dezaten edo, bestela, gutxieneko trebezia eta ezagutzak eskura ditzatela lan merkatura sartu ahal izateko. Hasi berri den ikasturtea datorren ekainera bitartean luzatuko da. Heziketak atal teorikoa eta praktikoa barne hartu eta uztartzen ditu. Eskolak Mallabiko pabilioian ematen dira, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. LHIKan izena ematea eta ikastea doakoa da eta Mallabirainoko joan-etorriak ere barne sartuta daude. Plazak mugatuak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.05.24
Jokoaren Nazioarteko Egunaren hirugarren edizioan, dibertsioa guztiontzat

Jaia sendotu egingo da gure udalerrian bihar, maiatzak 28, beste edizio batekin
Imagen
26.04.24
‘Eman zure eskua’ proiektuaren III. edizioa emozioz beterik agurtu da

Edizioak 55 kidek bildu ditu: Laguntza eta arreta psikoemozionalaren taldeko 40 adindun eta ile-apainketa eta irudi pertsonaleko 15 ikasle
Imagen
Alumnado del IMFPB Ermua-Mallabia con el alcalde en la Feria Abian
28.02.24
Zabalik da Abian Azoka, 700 ikasle baino gehiago hartzeko prest

Ipuruako aparkalekuak eskualdeko Lanbide Heziketako eta Unibertsitate Heziketako bederatzi ikastetxeren eskaintza du ikusgai