Kultura Sailburuak San Pelaio ikastetxeko ikasleei harrera egin die

19.05.06
Hezkuntza

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu den Miren Azkaratek San Pelaio ikastetxeko ikasleei harrera egin die orain egun batzuk. Harrera, Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan izan zen eta horren helburua ikasle ermuarrak zoriontzea zen, ‘Euro-Scola’ izeneko eta Europari buruzko ikastetxeen arteko txapelketa batean sailkapen oso ona lortu izanagatik. San Pelaio ikastetxea Bizkaiko sailkapeneko lehen zentroa izana da eta hirugarrena Autonomi Erkidegoan. Harreraren ondoren, ikasleak Gasteizen bertan bazkaldu zuten, jaurlaritzak gonbidatuta.

Europako Batzordeak bertako erakundeak eta horien zereginak ikasleen artean ezagutarazteko antolatzen duen lehiaketa horretan ikastetxeak 1999 urtetik parte hartzen du. Lehen edizio horretan zentroa irabazle izan zen eta sari gisa ikasle eta irakasleak Estrasburgora bidaiatu ziren, beste 600 gazteekin batera Europako Legebiltzarreko gazteen Osoko Batzar batean parte hartzera. Batzar horretan, erakundean hartzen dituen erabakien inguruko gaiak izan zituzten hizpide.

Lotutako albisteak

Imagen
27.05.24
Izarra Fundazioak sustaturiko Pro IoT jardueraren IV. edizioari amaiera eman zaio

Uni Eibar-Ermua eta Armeria Eskolako goi mailako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten Izarra Centren
Imagen
22.05.24
Haurren Kontseiluak 2023/2024 edizioari amaiera eman dio

Gaurkoan 14 neska-mutilek landutakoa aurkeztu dute, ikasturteko azken saioan
Imagen
21.05.24
'Mundu bat bertso' jaialdia ostegunean ospatuko

Ermua Antzokian, arratseko 5 eta erdietatik aurrera, sarrera doan