Ermuan ongizate politikak eta enpresen erantzukizun soziala aztertuko dira

05.10.05
Ekonomi Sustapena

Bihartik hasita eta ostiralera arte udal honetan egingo diren Toki-garapeneko III. jardunaldietan hizpide izango dira garapen ekonomiko jasangarria lortzeko aldera, giza baliabideen garrantzia eta horien kudeaketan inplikaturiko eragileak.Datozen bi egunetan erakunde ezberdinetako ordezkari, teknikari eta eragile sozialak estatuko, autonomiako eta udalerrietako gizarte politikak aztertuko dituzte. Jardunaldien helburua, herritarren ongizate ekonomiko eta soziala lortzen laguntzeko, toki-eremuan aplikatu beharreko lan-ildoen inguruko hausnarketa egitea da. Jardunaldiotan enpresa, sindikatu, merkataritza, politika eta administrazio eta erakunde ezberdinetako 130 ordezkaritik gora hartuko dute parte.

Bi egunetako jardunaldi horietan gaiarekin zerikusia eta lotura zuzena duten enpresa, elkarte, sindikatu eta administraziotako ordezkariak bilduko dira. Ekimena udal enplegu eta eragintza sailak antolatu du, horretarako Europako Fondo Sozialaren diru laguntza jaso duelarik. Carlos Totorika alkateak irekiko ditu jardunaldiok bihar, goizeko hamarretan, udaletxeko atikoan egingo den ekitaldian. Horren ondoren, txostenen aurkezpenari ekingo zaio eta lehenengoak, ‘gizarte-politika bateratuak toki-garapenaren barne’ gaia jorratuko du. Hizlaria, Juan Carlos Mato izango da, Lan eta Gizarte Zerbitzuen Ministerioko, Gizarte programen zuzendariorde orokorra.

Jarraian, Gemma Zabaleta parlamentariak ‘lanbideratze-hitzarmenak: konpromiso soziala’ titulupeko bigarren txostena aurkeztuko du. Bi aurkezpenak amaitu eta gero, bertaratuen arteko solasaldiari ekingo zaio. Moderatzaile gisa, udaleko gizarte zerbitzuetako zuzendariak jardungo du. Atsedenaren bueltan, Estatuaren enpleguko zerbitzu publikoaren zuzendariorde orokorrak, Eduardo Ruizek, ‘prestazio ekonomikoak: giza-kapitalean eginiko inbertsioak’ tituluko lana defendatuko du. Azkenik eta goizari amaiera emateko, udal gizarte zerbitzuetako teknikari den Pedro Sanchézek Ermuko esperientziaz hitz egingo du.

Arratsaldean bi mahai inguru eratuko dira ‘Emakumenaren Topagunean’. Horietako lehenengoan, ‘jardunbide egokiak, aldaketaren eragile gisa’ izenburuko gaia jorratuko da. Bertan, eredu gisa jarritako hainbat enpresetako ordezkariak egongo dira. Bigarren mahaian, langabezi prestazioen eta gizarte laguntzen eraginkortasunaren bila jarduteko ildoak tratatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.05.24
Izarra Fundazioak sustaturiko Pro IoT jardueraren IV. edizioari amaiera eman zaio

Uni Eibar-Ermua eta Armeria Eskolako goi mailako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten Izarra Centren
Imagen
23.05.24
Enplegua; talentua erakartzeko edo ezagutza transferitzeko moduei buruzko hausnarketak

Ermuko TalenTIC 2024 jardunaldiek gai horiek eta gehiago hizpide izango dituzte ekainaren 12 eta 13an, Izarra Centren
Imagen
30.04.24
Adimen artifizial sortzaileari buruzko tailerrak Izarra Centren

Maiatzaren 14tik 16ra teknologia horien aplikazioei buruzko hiru saio eskainiko dira