Toki-garapeneko III. jardunaldiak

19.09.05
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko jardunaldien III. edizioa hartuko du Ermuak, urriko hilabetearen lehen astean. Enplegu eta Eragintza udal alorrak antolatutako programak (Europako Gizarte Funtsaerekin batera finantziatuta) “toki-garapena eta bere dimentsio soziala” hartuko ditu ardatz eta hizpide, bi egunetan zehar. Programak aurreikusten duenez, bertan parte hartuko dute enpresariek, sindikatuak, politikariek eta administrazio ezberdinak, guztien artean “norabide eta jomuga berdinerantz lan egiteko lan ildoak zehazteko helburuaz”. Jardunaldiak udaletxeko atikoan egingo dira urriaren 6an eta 7an, ostegun eta ostiralean, hain zuzen ere. Parte hartzeko interesa duten pertsonek, gaurtik bertatik eta datorren irailaren 29ra bitartean, izena eman dezakete web-gunea honetan bertan. Parte har dezaketen pertsonen kopurua mugatua izango da. Programan aurreikusita daude hitzaldiak eta horietan esandakoaren analisia, hitzaldi eta mahai-inguruen bitartez jorratuko da.

Jardunaldietan, besteak beste, parte hartuko dute: Gemma Zabaleta parlamentarioa; Juan Carlos Mato, Lan eta Gizarte gaietarako ministeriokoa; Eduardo Ruíz, prestazioetako azpizuzendari orokorra INEMen; Luis Fernando Consuegra, Eusko Jaurlaritzako Gizarte zerbitzuetako sailburuordea eta Ermuko alkatea, Carlos Totorika.

Lotutako albisteak

Imagen
27.05.24
Izarra Fundazioak sustaturiko Pro IoT jardueraren IV. edizioari amaiera eman zaio

Uni Eibar-Ermua eta Armeria Eskolako goi mailako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten Izarra Centren
Imagen
23.05.24
Enplegua; talentua erakartzeko edo ezagutza transferitzeko moduei buruzko hausnarketak

Ermuko TalenTIC 2024 jardunaldiek gai horiek eta gehiago hizpide izango dituzte ekainaren 12 eta 13an, Izarra Centren
Imagen
30.04.24
Adimen artifizial sortzaileari buruzko tailerrak Izarra Centren

Maiatzaren 14tik 16ra teknologia horien aplikazioei buruzko hiru saio eskainiko dira