Udalak ‘Gure Etxea’ eraikina aldatu du ‘Teresa Murga’koagatik

21.07.05
Hirigintza

Ermuko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa hitzartu dute elkarren artean eraikinak elkar aldatzeko. Udalak Ongarai auzoko ‘Gure Etxea’ eraikina utziko dio EJko Hezkuntza sailari eta eraikin hori erabilera berrira egokitu eta birmoldatzeko aurrekontuaren zati bat gain hartuko du. Hezkuntza sailak bere aldetik Udalari ‘Teresa Murga’ ikastetxe ohia (erabiltzen) utziko dio, zeina azken urteetan usufruktuan erabili duen. Gaur egun ‘Gure Etxea’ herriko elkarteen udal egoitza da eta bertan bilduta daude zeramika eskola, euskaltegia, edo Babes Zibila zerbitzua. ‘Teresa Murga’ ikastetxe ohian berriz udalak beste hainbat zerbitzu ditu kokatua: liburutegia, HHE Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta kultur sailaren erakusketa-aretoa.

Eraikin aldaketa honetan bi administrazioen interesak uztartu dira. Batetik, horren bidez Eusko Jaurlaritzak erantzun eta konponbidea eman nahi diolako ‘Ongarai Eskola’ herri ikastetxeak handitzeko duen behar eta eskariari. Ikastetxe honek egun hainbat gela erabiltzen ditu IEEko institutuan eta jan-tokia konpartitzen du Anaitasuna Ikastolarekin. Bestetik, Udalak Goienkale kalean bildu diren gizarte ekipamenduen bitartez kultura-gunea hezurmamitu nahi duelako, Lobiano Kultur Etxea, liburutegia, euskaltegia, musika eskola, haurtzaindegia eta zine-aretoaren artea zerbitzu sarea osatuz.

Aldaketak eraikinetan eta horien erabileran

Laster ‘Gure Etxea’ eraikina kanpotik nahi barrutik oso-osorik berregituratzeko lanei hasiera emango zaie. Proiektuaren arabera eraikina barrutik eraitsi egingo da banaketa berri bat egiteko eta, besteak beste lanen artean egingo diren gauzen artean aipatzekoak dira: teilatu eta eskailera berriak egitea, igogailua jartzea, kanpoko eta barneko arotzeria guztia aldatzea, eta abar… Fatxada ere osorik aldatuko da. Obra horien guztirako aurrekontua 806.000 €uro dira, EJak (%60) eta udalak (%40) ordainduko dutenak. Gure Etxean, laborategiak, ikasgela tematikoak, jantokia DBHko ikasgela berriak kokatuko dira.

‘Teresa Murga’n aldiz dagoeneko hasita daude udal euskaltegia bertan kokatzeko egin behar diren egokitzapen lanak. Euskaltegi berria, ikasturte berriarekin batera zabalduko da. Halaber, aurreikusita dago baita ere, etorkizunean udal liburutegia handitzea eta bertako hirugarren solairura hedatzea.

Elkarteen leku-aldatzea

Administrazio horien arteko trukaketa honek gaur arte Guardia Zibilen kuartel-etxe ohia egoitzatzat erabiltzen zuten elkarteak beste nonbaitera eraman beharra eragingo du. Udalak jada erabakita du hainbat udal zerbitzu nora aldatuko dituen. Horien artean udal euskaltegia dago, Teresa Murgako bigarren solairura pasako dena; zeramika eskola, ‘Miguel de Unamuno’ gizarte zentrora joango dena; pintura elkartea, Lobiano Kultur Etxean kokatuko dena eta, Txirrindulari elkartea, Artamendiko lokaletara pasatutakoa. Babes Zibileko zerbitzua bertan behera geldituko da, arduradunen artean erreleborik ez dagoelako. Gainerako, elkarte eta taldeek, udaren ondoren jakingo dute non sartu ahal izango diren.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da
Imagen
13.05.24
113 pertsonak parte hartuko dute Lomi Power aparkalekuko garaje-plazen zozketan

Bihar asteartea, maiatzak 14, 9:30ean izango da zozketa Osoko Bilkuren Aretoan