"Robot Dreams" eta "Champions", asteko zine programazioko protagonistak

09.01.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
"Femme" eta "Migrazioa, bidaia ahatezina" filmek osatzen dute Ermua Antzokiko egitaraua

2024ak zinemaz blai jarraitzen du, eta Ermua Antzokiak lau film berri aurkeztu dizkigu aste honetarako. Ostegunean, urtarrilak 11, hasiko da programazioa zineklub saioarekin, eta bertan Sam Freemanen Femme film britainiarra izango da ikusgai. Julesen bizitza eta drag queen ibilbidea suntsituta geratzen dira eraso homofobo bortitz baten ondorioz. Baina bere erasotzailearekin, Prestonekin, sauna gay batean berriz topo egiten duenean, mendekua hartzeko aukera izango du. Peluka eta makillajerik gabe ezagutezina, Jules Prestonen bizitzan sartzen da eta, hori egitean, sedukzio arriskutsu bati ekiten dio. Femme ostegunean proiektatuko da, 20:30etatik aurrera, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertziala larunbatean hasiko da, 19:30ean, Robot Dreams, Sara Varonen izen bereko eleberri grafiko arrakastatsuan oinarritutako Pablo Bergerren animaziozko filmaren lehen emanaldiarekin. Dog txakur bakarti bat da, Manhattanen bizi dena. Egun batean, robot bat egitea erabakitzen du lagun gisa. Bere adiskidetasuna handitu egiten da, banaezin bihurtzeraino, 80ko hamarkadako New Yorkeko erritmoan. Udako gau batean, Dog, pena handiz, robota hondartzan uztera behartuta dago. Europako Zinemaren Sarietan Animaziozko Film Onenaren saria jaso du Robot Dreams filmak, eta astelehenean ere ikusi ahal izango da, 20:30ean.

Aste honetako bigarren film komertziala Champions izango da, Javier Fesser-en Campeones film arrakastatsuaren remake estatubatuarra Woody Harrelsonekin. Bobby Farrellyk bakarkako zuzendari gisa egindako debutean, kirol-komedia honek Marcus erakusten digu, liga txikietako saskibaloiko entrenatzaile tematia, atxiloketa baten ondoren, adimen-urritasuna duen jokalari talde bat entrenatu behar duena komunitate-zerbitzu gisa. Champions larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai.

Haurrentzako programazioari dagokionez, igandean 17:00etan Migrazioa, bidaia ahaztezina euskaraz ikusi ahal izango da. Animaziozko film honetan, Mallard familia "geldirik" geratu da. Aita Mack Ingalaterra Berriko bere urmaelean bere familia zaintzen ari dela sentitzen duen bitartean, ama Pam bizitza bizitzeko desiatzen dago, bere seme-alabei, Dax nerabeari eta Gwen ahatetxoar, mundua bere osotasunean ezagutarazteko gogoz.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
31.05.24
Mikel Losada aktoreak botako du suziria 2024ko Santixauetan

Aurtengo txupineroa izango da Jai Batzordearen erabakiz
Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari