‘El Rapto’; ‘Un mal día lo tiene cualquiera’, ‘Miller’s girl’ eta ‘Corre, Tiger, corre’ filmak Ermua Antzokian ikusgai

20.02.24
Ermua Antzokia
Aste honetan 2023ko hiru estreinaldi eta 2024ko bat proiektatuko ditu ostegunetik astelehenera

Ermua Antzokiak lau nobedade proiektatuko ditu aste honetan: drama, komedia, thrillerra eta abenturazko animazio bana. Osteguneko zineklubean 'El rapto' eskainiko da, erlijio arloko drama. Marco Bellocchiok zuzendutako ekoizpen italiarra da eta 134 minutuko iraupena duena. Jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Aita Santuaren soldaduak Mortaratarren etxean sartzen dira, Bolonian, eta zazpi urteko semea eramaten dute. Familiak borroka egingo du bahitutako semea berreskuratzeko.

Atal komertzialean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, Eva Hachek zuzendu duen lehen lana ikusi ahal izango dugu. Urte honetan bertan estreinatutako 'Un mal día lo tiene cualquiera' komedia da. 78 minutu irauten du. Soniaren egoera kontatzen du, doktore-tesia prestatzen diharduen emakume arduratsua, ordenatua eta arauak betetzea oso barneratua duena. Hala ere, gau bakar batean egingo du hogeita hamasei urtetan egitera ausartu ez den guztia.

Genero komertzialaren bigarren proposamena 'Miller 's girl' thrillerra da, Jade Halley Bartlettek zuzentzen duen ekoizpen iparramerikarra. Zintak kontatzen du idazteko aparteko talentua duen 18 urteko neska bere irakaslearekin sedukzio intelektualeko joko enigmatiko batean murgiltzen dela, erakarpena eragingo dien proiektua ikasleari esleitu ondoren. 98 minutu irauten du.

Azkenik, publiko gazteenarentzako saioan, igande arratsaldean, 17:00etan, '¡Corre, Tiger,corre!' izeneko abentura animazioaz gozatzeko aukera izango dugu. 2023ko ekoizpen txinatarra. Kolektiboki zuzenduta dago. Tiger Tun izeneko 11 urteko mutiko bat aspaldi desagertutako gurasoen bila dabilena.

Informazio gehiago Ermua Antzokiaren atalean eta jardueren agendan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak