Praktika ezazu euskera Ermuan: erraza da!

22.11.23
Euskara
'Berbalagun'ek posible egiten du; aurtengo denboraldian zortzi talde eratu ditu eta horiek biltzen diren egun, ordu eta lekuak ezagutzera eman ditu t

Berbalagun programa hau euskal hiztunak elkarrekin harremanetan jartzean datza, euskal hiztun berriek trebezia komunikatiboak eta hizkuntzaren erabilera esperientzia handiagoko solaskideekin praktikatu ahal izan ditzaten. Horretarako, beren interes eta kidetasunen araberako pertsona-taldeak eratzen dira, astean behin ordubetez euskara praktikatzeko biltzen direnak.

Aurten ere, Ermuko erta Mallabiko Berbalagun egitasmoak hainbat aukera eskaini nahi dizkizu modu erraz, eroso eta dibertigarrian euskara erabiltzeko aukerak izan ditzazun: astean behineko mintza taldeak, Gurasolagun berba taldeak eta tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzaletasuna-klubak... Parte hartzeak, lortu nahi duzun helburua gorabehera, lagunduko dizu: euskara praktikatzen, ondo pasatzen eta hizkuntza horretan hitz egiten, zure komunikazio-gaitasuna hobetzeko. Parte hartzea doakoa da.

Eratu diren taldeak eta beren xehetasunak ondokoak dira:

  • Astelehenetan, goizeko 11etan,  Karabixa tabernan
  • Astearteetan bi talde:
    • 11:15etan,  Arkupe tabernan.
    • 16:00etan, Zubizarreta okindegian.
  • Asteazkenetan, 19:45etan, Beer Station tabernan.
  • Ostegunetan, 18:00etan,  Goien tabernan.
  • Ostiraltan hiru talde:
    • 10:30etan, Tribuna tabernan.
    • 18:30etan, Karabixa tabernan.
    • 19:30etan, Infreñu tabernan.

"Berbalagun" ekimenaren baitan, "Gurasolagun" azpiprograman parte hartzeko kanpaina ireki berri da. Horri esker, gurasoei aukera ematen zaie ikastetxeetan seme-alabekin euskara praktikatzeko, eskola-jarduera amaitu ondoren, ordubetez ogitartekoaaren edo askariaren denboran. Kanpaina berriari buruzko informazioa udalerriko ikastetxe guztietara bidali da, eta bakoitzak bere ohiko bideetatik helaraziko die familiei. Izen-emateak azaroaren 30era arte egin ahal izango dira, egun hori barne, ikastetxe bakoitzeko idazkaritzan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat WhatsApp bidez 663 070 492 zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.24
Euskaraz errotulatzen duten negozioetarako dirulaguntzak

Errotuluak euskaraz jartzeak kostuaren %50eko dirulaguntza izango du, gehienez 360€, eta elebitan egiteak %30, gehienez 180€
Imagen
21.05.24
'Mundu bat bertso' jaialdia ostegunean ospatuko

Ermua Antzokian, arratseko 5 eta erdietatik aurrera, sarrera doan
Imagen
Cartel de la película Nina
14.05.24
"Nina" eta "El especialista", asteko estreinaldiak Ermua Antzokian

Egitaraua "Sangre en los labios" eta "Deep Sea" lanek osatzen dute, azken hau euskaraz eta 3Dn