Parte-hartzea ia %49 da Ermuan arratsaldeko 6etan, 2019n baino hiru puntu baxuagoa

28.05.23
Un hombre vota en el Centro Cívico
Hauteskundeak
Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %48,71 izan da, 6.045 pertsona bozkatu dutelako herrian

Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 12.409 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 6.045 pertsonak bozkatu dutela.

Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %51,98 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 12.658 pertsona alegia. Aldiz, aurtengo honetan hautesle izan daitezkeenak 12.409 dira, hau da 249 pertsona gutxiago, zehatz mehatz.

Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, oraindik ere bi ordu luze geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa. Eta boto horiek zein alderdirentzat diren.

Tarte honetan gerta daitekeena ez dakigu, tendentzia manten daiteke edo aldatu. Zortzietan, gaurko honetan ermuarrok izan dugun parte-hartze kopurua zehatzaren berri izango dugu. Hitza ermuarrok dugu.

Hauteskunde Eguna eta garapena nahasteko ahaleginak

Boto-zenbaketari ekingo zaio hauteskunde-kolegio eta mahaiak itxi ondoren. Horren aurretik, posta bidez jasotako botoak sartuko dira eta, segidan, mahaia eratu duten pertsonena. Horrela, boto-emaileen zerrenda sinatu eta amaitutzat emango da. Jarraian, boto-zenbaketari ekingo zaio, Hauteskunde Batzak ezarritako irizpideari jarraiki, ordena ondorengoa izanen delarik. Lehenik, hautestontzi zuria zabaldu eta kontatuko da, udalerako botoak dituena eta, azkenik, sepia edo horixka, Batzorde Nagusietakoak.

 

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.24
Ekainaren 9ko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak zozketaz izendatu dira

2024ko Europako Legebiltzarrerako hauteskunde-mahaietarako titularrak eta ordezkoak izandatu dira
Imagen
22.04.24
Europako hauteskundeetarako hautesle-erroldaren zerrendak gaurtik datorren astelehenera arte ikusgai

Apirilaren 22tik 29 bitarteko astean. Telematikoki INEn; Abiapuntura joanda edo telefonoz deituta
Imagen
22.04.24
EAJ/PNV nagusitu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Ermuan

Abstentzioa %37,66koa izan da, aurreko hauteskundeetan baino hamabi puntu baxuagoa (%49,39)