Palestinako herriaren genozidioaren aurkako manifestazioa

22.03.24
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Gaur arratsaldeko 18:30etan C. Orbe plazatik irtengo da

"Ermua Palestinarekin Ekimena“k beste manifestazio bat deitu du ostiral honetarako, martxoaren 22rako, Israelgo armada Gazan herri palestinarrarekin egiten ari den genozidioa salatzeko. Manifestazioa 18:30ean abiatuko da Ermua Plazatik, ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

‘Arrazakeriaren aurkako Munduko Eguna’ ospatu eta biharamunean deitu dute manifestazioa, "Israelgo Estatua duela 75 urte kolonialismo britainiarrak Europaren eta Estatu Batuen babesarekin sortu ondoren, Palestinan ezarritako apartheid erregimena salatu nahi duelako. Harrezkero, bertako palestinarrak sistematikoki kanporatu dituzte beren etxeetatik, herrietatik eta hirietatik, eta era guztietako eskubideak kendu dizkiete Europatik eta Amerikatik etorritako juduen alde. Are gehiago, ez dira pertsona gisa ere hartzen, eta horrek azaldu eta justifikatzen du duela 5 hilabetetik hona Gazan egiten ari den genozidioa" dio oharrak.

Era berean, ‘Ermua Palestinarekin Ekimenak‘ nazioarteko komunitateak apartheid erregimen honekin eta genozidio honekin duen konplizitatea salatzen du. Oharraren arabera “horrek esan nahi du herritar palestinarrei Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa ukatzen zaiela, Israelgo estatuak bere burua defendatzeko duen eskubidea aldarrikatzen duen bitartean. Europar Batasunak bere horretan mantentzen du bere aliantza maila guztietan Israelekin, apartheid-estatuarekin, koloniar zurien eta europarren estatuarekin, eta ez du beharrezkotzat jotzen giza eskubide unibertsalak palestinar biztanleentzat ere aplikatzekoak izatea, horiek arabiarrak baitira eta gehienak musulmanak".

Oharra amaieran hau esaten da, "Europar Batasuneko herrialde guztiek, Estatu Batuek bezala, harreman militar, komertzial eta diplomatikoak dituzte Gazako herri palestinarraren sarraskiaren arduradunekin, eta gobernu batzuek, Espainiakoak kasu, zibilen heriotza deitoratu badute ere, horietako bakar batek ere ez du Israelgo gobernuaren aurkako presio neurri zehatzik hartu. Hala ere, Errusiari zigorrak ezarri zizkioten Ukraina inbaditu eta bi egunera".

Lotutako albisteak

Imagen
17.05.24
'2024ko Santixau' jaien kartela aurkeztu da

Egilea Ernesto López Bañuelo da, ermuarrak 600€ jasoko ditu saritan
Imagen
17.05.24
Minbiziaren Aurkako Elkarteak igandean dirua bilduko du Ermuan

Elkarteak dirua eskatuko du minbizia duten pertsonen eta haien senideen arreta integrala bultzatzeko etya ikerketara bideratzeko
Imagen
15.05.24
Eskasia dela-eta, odola-emateko deialdia

Autobusa Kaltxangoko geltokian egongo da 9:15etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara