Liburutegiak mahai jokoen jardunaldi irekia antolatu du Orbe Kardinala plazan

17.04.24
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Ekitaldia apirilaren 28an izango da, igandea, goizez eta arratsaldez

Ermuko Udal liburutegiak, Eibarko Odisea Elkartearekin elkarlanean, mahai jokoen jardunaldi publikoa antolatu du apirilaren 28rako, igandea. Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute, Orbe Kardinala plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 17:30era. Euria egiten badu, Merkatu plazan egingo dira jarduerak.

Ekitaldian zehar, Odisea Elkarteko kideek askotariko gaiak eta tipologiak dituzten eta adin-tarte guztietarako jolasten irakatsiko dute. Jardunaldia herritar guztientzako zabalik egongo da, koadrilentzat, familientzat, etab. Talde handietan jolasteko nahiz bata bestearen aurka jokatzeko mahai jokoak egongo dira, dedukzio-jokoak, azkartasun-jokoak, estrategia-jokoak, trebetasun-jokoak, lankidetza- eta dibertimendu-jokoak... dibertsioa izango da jaun eta jabe. Besteak beste, Rhino Hero, Dobble, La Resistencia, Laberinto mágico edo Sagrada jokoak egongo dira eskuragarri Orbe Kardinala plazara hurbiltzen diren pertsona guztientzat.

Mahai-jokoen bidez, pertsona guztiek inolako bereizketarik gabe parte hartuko duten espazio bat sustatu nahi da; soilik pertsonak gainerako jokalarien aurrean edo haiekin batera garaipena lortu beharko duten joko baten aurrean.

Ekitaldiaren amaieran jokoak zozketatuko dira plazan dauden pertsonen artean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.24
‘Pequeñas cartas indiscretas’ eta ‘Civil war’: astebururako zinema proposamenak

'El consentimiento' (JBA) osteguneko zineklubean eta 'Un Rey supermono' igandean haurrentzako saioan
Imagen
06.05.24
Astearte honetan hasiko dira Oporretan Jolaserako izen-emateak

Udako jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude
Imagen
Fotografía de las protagonistas de la obra
02.05.24
Paula Prol ermuarrak "Mi madre también quiso ser pez" antzezlana aurkeztuko du

Ikuskizuna ostiral honetan, maiatzak 3, 20:30ean izango da Ermua Antzokian