Izen-emateak zabalik euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, komikigintza eta adimen emozionaleko irakurketa-klubeetarako

06.09.23
Imagen de uno de los grupos en Lobiano
Udal Liburutegia
Udal Liburutegiak helduentzako irakurketa-klubetan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Taldeak eratuko dira euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, komikietan eta adimen emozionalerako

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Kasu guztietan saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako.

Doako jarduera, hizkuntza-aukera zabalarekin eta plaza mugatuekin

Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko denboraldietan parte hartu izan, Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira, Whatsappez (https://wa.me/34943179212) edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa). Tokiak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira taldeak osatu arte.

Euskarako irakurketa klubeko saioak hileko lehen astelehenean izango dira arratsaldeko 19:00etatik 20:30era, ingelesekoak hileko lehen asteartean 19:00etatik 20:30etara, gaztelaniazkoak hileko lehen asteazkenean 19:00etatik 20:03etara, komikienak hileko astearte batean 19:00etatik 20:30era eta frantsezkoak hileko lehen ostiralean 19:00etatik 20:30era. Euskarako, gaztelerako, komikien eta adimen emozionaleko irakurketa klubak hilean behin bilduko dira. Ingelesekoa eta frantsesekoa, aldiz, bi hilean behin. Ekimen hauek Lobiano Kultur Gunean izango dira eta urrian hasiko dira.

Irakurri eta landuko diren irakurgaiak

Urrian komentatzeko aurreikusitako irakurketa euskarako taldean “es “Eraikuntzarako materiala“ (Eider Rodriguez), gaztelerako taldean “Nada” (Carmen Laforet), komikien taldean cómic “Los ignorantes” (Étienne Davodeau), adimen emozionaleko klubean “Encuentra tu persona vitamina” (Marian Rojas), ingelesezkoan “Klara and the Sun” (Kazuo Ishiguro) eta frantsesezkoan m“Film parlé” (Irene Nemirovsky).

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du
Imagen
29.05.24
"Zuekin batera lehenengo urteetan", Liburutegiaren programa berria

Haurrak dituzten familiei beren garapen eta hezkuntza prozesuan laguntzeko. Ekainean egingo da eta izena emateko epea zabalik dago
Imagen
28.05.24
Ogia egiten ikasteko haurrentzako tailerra

Doakoa da, ekainaren 11n egingo eta izena eman behar da, plazak mugatuak baitira