Hamar ermuar gaztek eskuratu dute Juanita Ibaibarriaga literatur saria

05.12.23
Juanita Ibaibarriaga lehiaketako Lehen Hezkuntzako saridunak
Euskara
Sari banaketa astelehen honetan izan da, Euskararen Nazioarteko Eguneko galan

Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita hamargarren edizioak jakitera eman ditu aurtengo irabazleak. Herriko ikastetxe guztiek bat egin dute euskarazko lehiaketaren edizio berri honetan, eta harrera eta parte-hartze handia izan du bertako ikasleen artean.

Astelehen honetan, abenduaren 4an, Euskararen Nazioarteko Eguneko galarekin batera, sariak banatu zaizkie lehiaketan irabazle suertatu diren 10 pertsonei:

  • LH 3: Joel Álvarez Andrés
  • LH 4: Inés Hernández Totorika eta Xuban Larrañaga
  • LH 5: Oihana Pinilla Ramos
  • LH 6: Ariane Arrarte Peña
  • DBH 1: Udane Alonso
  • DBH 2: Izaro Areitioaurtena
  • DBH 3: Naia López Larrea
  • DBH 4: Ane Sánchez Pacho eta Uxue Gómez Peña

Lehen Hezkuntzako ikasle irabazle bakoitzak 40 euroko saria jaso du, eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek, aldiz, 60 euroko sariak eskuratu dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
03.06.24
Jon Arretxe jasoko du aurten Ermuko 'Ezekiel Etxebarria' saria

"Ostegunak" liburuaren autorea izateagatik, azken hamabi hilabeteetan udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko alea. Ekutaldia eainaren 5ean, 19:00etan Kaltxango AEKn
Imagen
23.05.24
Euskaraz errotulatzen duten negozioetarako dirulaguntzak

Errotuluak euskaraz jartzeak kostuaren %50eko dirulaguntza izango du, gehienez 360€, eta elebitan egiteak %30, gehienez 180€
Imagen
21.05.24
'Mundu bat bertso' jaialdia ostegunean ospatuko

Ermua Antzokian, arratseko 5 eta erdietatik aurrera, sarrera doan