Euskarari eta Korrika 23ri babes zabala eman dio Ermuak

20.03.24
Korrika 2024 Ermuan
Euskara
Gizartea
Korrika jendetsu eta koloretsua izan da eta herrian 4 kilometros egin ditu

Korrika 23k Ermua zeharkatu du gaur euskararen aldeko martxa herrikoiarekin bat egin duten ehunka lagunen artean. Herriak hizkuntzaren aldeko konpromiso aktiboa erakutsi du beste behin, parerik gabeko elementu bateratzailea. Adin eta baldintza guztietako pertsonek bat egin dute kolore anitzeko tropelarekin, Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle ugari barne, nahiz eta edizio txikia ostiralean ospatu izan. Horretasn oso lagungarri izan dira ordutegia -goizeko 10:20 inguru- eta eguraldia lagun izatea.

Mallabitik iritsi zaigu karabana, aurreikusitako ordutegia baino apur bat beranduago, eta Urtia industrialdetik sartu da. Bertan, "Egui" enpresaren parean, lehen lekukoa hartu dute Ermua BHIko ordezkariek. Gure udalerrira iritsitakoan, ibilaldiak 4 kilometro inguru egin ditu, zehazki 1.514 eta 1.518 kilometroen artekoak. Gizarte eragileek eta erakunde eta talde askotako ordezkariek lekukoa hartu dute, mezua barne daramana eta igandean -martxoaren 24an- ezagutuko dugu hori Baionan, bertan amaitzen baita edizioa.

Herriko hogei bat elkarte, enpresa eta taldek hartu eta eman dute lekukoa lasterketaren 4 kilometroen artean, adin guztietako kideeek lagunduta. Maite Arroitajauregi (Mursego) eibartarraren Harro Herri abestiaren soinuarekin. Herriko kilometroetan eta lekukoa eraman duten taldeak tokiko batzorde antolatzaileak emandako laburpenean uzten dizkizuegu. Bertan ikusten da gure erakundeak bi zatitan kolaboratu duela: bata, "Deporte Ermua Kirolak", antzinatasun handieneko bi abonaturi ordezkaritza laga diena -Mertxe Egaña eta Esther Pagalday- eta, bestea, Harri Araiztegi eta José Manuel López zinegotziek eraman dutena.

Lotutako albisteak

Imagen
08.05.24
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko deialdia zabalik

Epea 2024ko azaroaren 29ra arte egongo da irekita
Imagen
07.05.24
Zaporeak elkartearen aldeko spinning maratoia

Ekimen solidarioa larunbatean izango da, 10:00etatik 13:00etara, San Pelaion
Imagen
06.05.24
Astearte honetan hasiko dira Oporretan Jolaserako izen-emateak

Udako jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude