Ermuak 18 ikuskizun eszeniko eta musikal hartuko ditu urtarriletik maiatzera

05.12.23
Captura del interior del programa
Ermua Antzokia
Kultura sailak programazioa aurkeztu eta sarreren salmenta iragarri du abenduaren 13tik aurrera

Udal Kultura Sailak 2024ko urtarrila eta maiatza bitartean Ermua Antzokian eta Lobiano Kulturgunean izango diren zuzeneko ikuskizunen programazioa kaleratu du.

Egitarauak hamazortzi (18) ikuskizun biltzen ditu guztira, eta musikaren atalean besteak beste azpimarragarri dira honako hauek: "El Kanka" Malagako kantautorearen kontzertua, "Chica Sobresalto"ren pop alternatiboa edo "Marlena" bikotea eta "Bengo"ren proposamen urbanoagoa euskaraz.

Eszenaren atalari dagokionez, Toni Acosta eta Omar Ayuso bezalako artisten presentzia azpimarratu behar da; "El sonido oculto" thriller psikologikoan Alejo Sauras, Ángela Cremonte eta Álex Barahona protagonista dituen "La ilusión conyugal" komedia; Histrión Teatro konpainia andaluziarraren "Nevenka" salaketa sozialeko muntaia; eta, "Tanttaka" euskal konpainiaren "Del color de la leche" ekoizpen handia, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazarekin.

Askotariko proposamenak ikusle zehatzentzat

Haurrentzako ikuskizun anitz ere izango dira, hala nola "Goazen 10.0", "Ez gara jaitsiko!", Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo maitagarrien ikuskizuna eta "Ene Kantak" nafar konpainia ezagunaren "Emozio festa!" musikala.

Programazio zabala da, publiko ezberdinei zuzendua, ikuskizunen kalitateari lehentasuna ematen diona, jendearen eskari potentzialak ahaztu gabe. Bertan 9 ikuskizun musikal eta 9 eszeniko bildu dira. Hizkuntzari dagokionez, ikuskizun horietako 6 euskaraz izango dira eta beste 9 gaztelaniaz, eta 3 kontzertutan ingelesa izango da hizkuntza. Ekoizpen horien jatorriari dagokionez, 10 ikuskizunetan euskal konpainiak edo artistak dira protagonista, eta 6 Estatuko gainerako artistak. Gainera, Automatic City talde frantziarra eta Reverend Shawn Amos musikari iparramerikarra ere gure herrian hartuko ditugu.

Azkenik, esan behar da programazio eszenikoan ikuskizun dramatikoak nagusi direla; aldiz, musika-programazioan hainbat estilo bildu dira, hala nola popa, folka, bluesa, hiri-musika edo egile-kanta.

Ikuskizun guztietarako sarrerak zenbakituak izango dira eta abenduaren 13tik aurrera jarriko dira salgai. Bi izango dira kanalak: online Internet bidez datorren asteazkeneko 9:00etatik aurrera www.kutxabank.es webgunean edo, aurrez aurre, Lobiano Kulturgunean (Goienkale 10, Ermua).

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak