"La contadora de películas" eta "Vidas pasadas", Antzokiko zine programazioan

21.11.23
VidasPasadas_Layer
Ermua Antzokia
"Los colonos" eta "El osito Boom" filmek osatzen dute asteko egitaraua

Azaroko zine programazioa azken txanpan sartu da jada, eta ostegunetik astelehenera botartean lau pelikula berri eskainiko ditu. Zineklub saioarekin hasiko da egitaraua, eta bertan Los colonos film txiletarra izango da ikusgai. XIX. mende amaieran, ardien egonaldiek gero eta lursail gehiago hartzen dituzte Txileko Patagonian. 1893. urtean, Segundo mestizo txiletarrak, Maclenan militar ingelesak eta Bill mertzenario estatubatuarrak zaldizko espedizioa abiatuko dute Estatuak Jose Menendezi eman dizkion lurrak mugatu eta berreskuratzen saiatzeko. Hasiera batean administrazio espedizioa dirudiena, Suaren Lurraldeko ona natiboen ehiza bortitz bilakatuko da. Los colonos ostegunean 20:30ean emitituko da.

Zine komertziala larunbatean hasiko da La contadora de películas filmaren lehen emisioarekin. Lone Scherfig zuzendariaren lana 60. hamarkadan girotutako drama da, eta Antonio de la Torre, Bérénice Bejo eta Daniel Brühl aktoreak ditu protagonista. María Margarita Atakamako basamortuko (Txile) meatzari herri txiki batean bizi da bere familiarekin, eta lau anai-arrebetatik gazteena da. Asteko unerik bereziena igandean izaten da, familia elkarrekin zinera joaten denean, istorioen bitartez beste mundu batzuetara bidaiatzera. Neskatoaren gurasoak berehala ohartuko dira hark pelikulak kontatzeko dohai berezia duela, gaitasun sinestezina. María Margaritaren ezohiko trebetasuna herri osoan zehar zabalduko da, bere familiaren zortea eta herrialdea bera aldi berean eraldatzen diren bitartean. La contadora de películas larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteko bigarren film komertziala Vidas pasadas da, Celine Song zuzendari korearraren amodiozko drama, Greta Lee, Teo Yoo eta John Magaro aktoreekin. Nora eta Hae Sung haurtzaroko lagunak dira eta lotura oso indartsua dute, baina Norak 10 urte betetzean, Hego Koreatik Kanadara joango da bizitzera familiarekin batera, eta euren arteko harremana eten egingo da ezinbestean. Urte asko geroago, Nora New Yorken antzerkia ikasten ari den bitartean, online topo egingo dute eta astebete elkarrekin igaroko dute, maitasunari, patuari eta bizitza osatzen duten erabakiei aurre eginez. Vidas pasadas larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai.

Haurrentzako programazioari dagokionez, igandean 17:00etan El osito boom animaziozko filma eskainiko da. Max lapur apartak mundua aldatzeko eta jostailuei bizitza emateko boterea duen errubi magiko bat ostu du. Altxorra Boom izeneko pelutxezko hartz baten barruan ezkutatu du, baina ezustean, hartza jostailudenda batera iritsi da. Max ahal duen guztia egiteko prest dago altxorra berreskuratzeko, eta gaueko zaindari moduan lanean hasiko da dendan. Horrela, bilaketa dibertigarri bati ekingo dio, ongi portatzen eta mutil zintzoa izaten ikasiz.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak