‘Burlas de amor de doña Barroco’ antzezpena ikusgai Antzokian

29.11.23
Tras una representación anterior
Ermua Antzokia
Ostiralean, 20:30etan, Erik Delgado Benítez aktore ermuarrak parte hartuko du

'Coribante' konpainiak 'Burlas de amor de doña Barroco' komedia musikala aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30etatik aurrera. Lope de Vega eta Calderón de la Barcaren testuetan oinarritutako egokitzapena da. Ermuan jaiotako Erik Delgado Benítez aktore eta dantzariak lan egiten du obran. Sarrerak 10 €balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturguneko bulegoan, Internet bidez Kutxabanken webgunean eta kutxazainen sarean, edo leihatilan, emanaldia hasi baino lehen.

Sinopsia

Barroco anderearen aitak Tordesillasko duke zaharrarekin ezkondu nahi du alaba gaztea. Barroko andreak, hori saihesteko, aitari esaten dio zaldun eder batez maiteminduta dagoela eta hark bere maitasunarekin bat datorrela, baina zaldun idilikoa... ez da existitzen!

Orduan, ustezko hautagai perfektua aurkitzeko Barroco andrearen eta bere zerbitzari taldeak bilaketa frenetikoa hasiko dute, protagonistak adosturiko ezkontza sahiesteko. Zitak maskaraturik, diruditenak ez diren galaiak, morroi ergelduak eta erokeria ugari izango dira gure antzokiko klasiko handiei egingo zaien omenaldian.

Zuzeneko musika, pertsonaia dibertigarriak, nahaste-borraste zoroak eta umoredun abesti originalen bidez, Lope de Vega eta Calderón de la Barcaren betiko bertsoei bizia emango diete trama original eta musikal batean, baina gure ondare barroko handieneko zatietatik abiatuta eraikia: "El Perro del Hortelano", "La Vida Es Sueño", "La Viuda Valenciana", "No Hay Burlas Con El Amor" edo "La Dama Duende", besteak beste.

Lortuko al du Barroco andreak bere patutik libratzea bere maitasunaren isekekin jolastuz? Ez galdu eta etorri erantzuna eta amaiera ezagutzera.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak