Zerukoa auzoan eskailera mekanikoak berritzeko obrak egingo dira

10.05.22
Abisuak eta matxurak

Ermuko Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak jakinarazi du aste honetan hasiko direla Zerukoa auzoko 3., 4. eta 5. eskailera mekanikoak ordezkatu eta berritzeko lanak.

Azken urteotan hainbat matxura izan dira instalazio horietan, eta konponketa-denborak luzatu egin dira askotan, ordezko piezak eskuratzeko zailtasunagatik. Beraz, mantentze-kostu handiak eta itxarote-denbora luzeak saihesteko, eskailerak berritzea erabaki da. Instalazio berri eta moderno horiek, gainera, denbora errealean haien egoeraren berri emateko sistema izango dute txertatuta.

Rosa María Cid Ermuko Udaleko Zerbitzu zinegotziak Informazio Batzordean azaldu duenez, hiru eskailera mekaniko horiek ordezkatzeko enpresa esleipenduna TK Elevadores da, guztira 373.051,47 euroko kostuarekin. Ekainaren lehenengo hamabostalditik aurrera eskailerak erabiltzeko moduan egongo direla aurreikusten da.

Afekzioak trafikoan

Eskailerak ordezteko lanek eragin zuzena izango dute Zerukoa auzoko trafikoan, ibilgailu astunak eta garabiak sartuko baitira egunotan, pieza guztiak garraiatzeko. Obren enpresa esleipendunak aurreikusitako planaren arabera, maiatzaren 11n eta 19an Zerukoa 3 kalera igarotzea debekatuko da 4. eta 5. eskailerak aldatu ahal izateko. Bestalde, maiatzaren 12an eta 18an, kaltetutako kalea Zerukoa 2 izango da, 3. eskaileragatik.

24 ordu lehenago, enpresak informazioa emango du obrako ibilgailuei pasatzen uzteko aparkatzerik ez dagoen lekuei buruz, garajeetan eta kaltetutako eremuetan oharrak eginez.

Helburua: irisgarritasuna hobetzea

Zerukoa auzoko eskailera mekanikoak 2007an estreinatu ziren. Kale horietako desnibel handia bost instalazioren bitartez gainditu zen, Santiago taldean bizi diren pertsonen irisgarritasuna hobetzeko. Auzoko gunerik altuena Ongarai eta Institutuarekin konektatuta dago 2016ko udaz geroztik igogailu baten bidez.

2019an auzoko lehen bi eskaileretan hobekuntzak egin ziren, trakzio-katea aldatuz eta zelula fotoelektrikoak instalatuz, erabilera eta kontsumo elektrikoa arrazionalizatzeko eta osagaien bizitza erabilgarria luzatzeko. Zelula horiek erabiltzaileak detektatzen dituzte eta martxan jartzeko agindua aktibatzen dute presentzia eta erabilera-eskaria hautematen dutenean. Inor ez dagoenean geldirik daude, eta horrela jasangarriagoa da, kontsumo elektrikoa murrizten du eta piezen higadura saihesten du.

Datozen asteetan egingo diren ordezkapenekin, Zerukoa auzoaren irisgarritasuna hobetu nahi da, matxurengatik geldialdiak saihesteko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
12.04.24
Matxuratutako arrapala mekanikoa zerbitzurik gabe jarraituko du TK Elevator Espainia nahi duen arte

Mantentze-lanen enpresa esleipendunak ez du emandako hitza bete, aste honetan martxan jarriko zuela esan baitzuen
Imagen
23.03.24
Astelehenean 4 orduko ur-mozketa programatua egingo da

Erdialdeko zati bati eragingo dio: Bizkaia etorbidea, San Inazio, Konbentukoa, Valdespinako markesa, Valdespinako aparkalekua eta Osinetxe