Ibilbide osasungarria Ermua eta Mallabiko auzo eta ermitetan

18.06.21
Ingurumena

Ermuko Udalak ibilbide bat diseinatu du herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzeko eta kirola egitera animatzeko. Ermua eta Mallabia arteko paisaia, ekologia eta kultura aldetik interes handiko ibilbidea da.

PR-BI 70 kodea darama bideak, eta Okin Zuri auzoko parkean hasi eta amaitzen da. Zirkularra denez, bi noranzkoetan egin daiteke. Erlojuaren orratzen noranzkoari jarraituz, ibaiaren eta errepidearen artean doan bidea hartuko dugu, antzinako Errege Bidearen zati dena, Anbre baserrira iritsi arte. Errepidea gurutzatu ondoren, Beranonagusirako igoera hasiko dugu eta bertan PR-BI 70.1 saihesbidearekin egingo dugu topo. Hemen, bide bat hautatu beharko dugu: saihesbidea hartuta, San Migel Egia baselizara iritsiko gara, eta PR-BI 70 ibilbidea jarraituz, San Antonio baseliza eta Urizar baserria ikusiko ditugu. Bi aukerak luzera berekoak dira, eta Arteagan bat egiten dute.

Markei jarraituz, Beranotxiki auzora iritsiko gara eta San Jurki baseliza bisitatzeko aukera izango dugu. Bidezidorretik, egurrezko zubia gurutzatu eta ibaiaren ondoko bidetik, Errekaldeko atsedenlekura eta Drogeten iturrira helduko gara. Hortik, errepidean behera, gure pausoek Okin Zurira eramango gaituzte, eta, horrela, ibilbidea amaituko dugu.

Ibilbideak 6,3 kilometroko distantzia osatzen du, 654 metroko desnibel metatuarekin. Bidea modu egokian seinaleztatu da, eta Bizkaiko Mendi Federazioak homologatu du.

Lerro hauen azpian agertzen den estekan, .zip fitxategi bat deskarga dezakezue, .gpx eta .kml formatuetan ibilbidearen xehetasun guztiak mapa batean erakusten dituen artxiboekin.

Aktibo mantentzearen garrantzia

Ibilbide honen helburuetako bat herritar guztiak gure inguruetan ibiltzera animatzea da, aktibo mantentzeko eta, horrela, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.

Ibiltzeak tentsio arteriala hobetzen du, muskulatura indartzen du eta gehiegizko pisua kontrolatzen laguntzen du. Proposatutako ibilbidea egiterakoan, garrantzitsua da arnasketa-erritmoa handitzeko adinako martxa sendoa izatea, baina hitz egitea eragotzi gabe. Egokiena astean lauzpabost aldiz ibiltzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.24
Herriko ikastetxeek eta udalak, Debegesarekin batera, 2030 Agenda bultzatuko dute

Indarrak batuko dituzte Debabarreneko 2030 Eskola Agendari bultzada berria emateko
Imagen
13.05.24
Auzo-erkidegoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioari buruzko informazio-saioa

Hitzaldia astearte honetan izango da, 18:00etan, Debegesak Eibarren duen egoitzan
Imagen
22.03.24
Ermuak argiak itzaliko ditu bihar ordubetez, planeta zaintzearen alde

20:30etik 21:30era argirik gabe utziko ditu ilunean Orbe plaza, antzokia eta udaletxea