Ostiralean zabalduko da Ongaraiko ur-jolasen gunea

01.07.20
Abisuak eta matxurak

Ermuko Ongarai auzoan ditugu ur-jolas gunea ostiralean –uztailak 3an- irekiko dira, pandemiako urte honetan. Dena normaltasunaren barruan gertatzen bada, irailaren 11ra arte egongo dira zabalik. Instalazioaren edukiera %60ra mugatuko da, eta aldi berean gehienez 20 pertsonak batera erabili ahal izango dute, indarrean dagoen araudiaren arabera. Ez da aldez aurretik hitzordurik hartu beharko. Erabiltzaileak gehienez ere hamabost (15) minutu jarraian egon ahal izango dira jolasgunean, ondoren beste pertsona talde batzuei bidea emateko. Erabiltzaileei zuhurtziazko distantzia minimoa gordetzea gomendatzen zaie, eta, koronabirusaz kutsatzea saihesteko, protokolo bat ezarri da, non barandak, altzariak, gune komunak eta itxaroteko guneak egunean hainbat aldiz tratatu eta desinfektatzea aurreikusten den. Instalazioak gel hidroalkoholikoa banatzeko gailu bat izango du -metalikoa eta oinarekin eragitekoa–, eta agente zibiko batek gainbegiratuko du. Bere ordutegia ondorengoa izango da, goizez, 11:00etatik ordu 2etara, eta arratsaldez, 15:30etik 19:30era.

Covid-19aren pandemia dela eta, instalazioko ura egunean hiru aldiz aztertuko da, kalitatea ziurtatzeko. Laginak goizeko 8:00etan hartuko dira; eguerdiko 1:00etan eta arratsaldeko 4:30ean. Instalazio osoa –ponpak, deposituak, hodiak, eta abar- duela bi astetik tratatzen eta kloratzen ari dira, uraren kalitatea bermatzeko eta infekzioak saihesteko. Kloroaren maila eta dosiak handitu egin dira, osasun-agintariek emandako gomendioak kontuan hartuta.

Erabiltzaile-taldeek instalazioaren esparruan jolastu ahal izango dute hamabost (15) minutuz jarraian gehienez ere, eta hortik aurrera irten egin beharko dute hurrengoari pasatzen uzteko. Inor ez badago zain, egonaldia luzatu ahal izango dute.

Instalazio horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena. Solariumaren ezkerretara dagoen zonaldean itzalkinak jartzen dira. Komuna eta iturria era badaude.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
12.04.24
Matxuratutako arrapala mekanikoa zerbitzurik gabe jarraituko du TK Elevator Espainia nahi duen arte

Mantentze-lanen enpresa esleipendunak ez du emandako hitza bete, aste honetan martxan jarriko zuela esan baitzuen
Imagen
23.03.24
Astelehenean 4 orduko ur-mozketa programatua egingo da

Erdialdeko zati bati eragingo dio: Bizkaia etorbidea, San Inazio, Konbentukoa, Valdespinako markesa, Valdespinako aparkalekua eta Osinetxe