Ermua eta Mallabiko Lanbide-hastapenetarako ikastegiak txertatze emaitzak baloratu eta ontzat eman ditu

15.12.14
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua

Iazko ikasturtean Ermua eta Mallabiko Lanbide-hastapenetarako ikastegiak iazko ikasturtean zentroa utzi zuten ikasleen jarraipena egin eta ikasten jarraitzeko nahiz lan munduratzeko emaitzak baloratu ditu. Klaustroak abenduan egin ohi du ikasle ohien jarraipena zentroan ikasten egindako ibilbideari jarraiki zer egin eta gehiago ikasten nahiz lan egiten eta kasuan zertan dauden ezagutzeko asmoz. Iazko 2013-2014 ikasturteko ikasleen emaitzak ontzat eman dituzte. Gauzarik azpimarragarrienak ondorengoak dira:<7p>

2014ko ekainean ikastegiko ikasketak amaitu zuten ikasleetatik %20 lanean aritu izan diren lehenengo sei hilabeteetan edo oraindik ere lanean daude. Lan merkaturatzeko erraztasun gehien izan duten espezialitateak ibilgailuen konponketa eta mekanizazio alorrekoak izan dira, %25ek lana lortuz.

Hezkuntzara edo ikastera bueltatu direnen artean %76 formazioarekin aurrera jarraitu dute, gradu erdiko zikloetara pasaz, lanbide heziketara jauzi eginez edo Helduentzako Etengabeko Heziketan. Datuok zentroak oso positibotzat jo ditu, izan ere beren xede nagusia ikasleak berreskuratzea eta ikasten jarraitzeko ilusionatzea baita. Horrela eginez gero, gero eta lehiakortasun eta espezializazio maila altuago duen lan merkatura sartzeko errazago izango dutelako.

Ikasten jarraitu dutene ikasleen artean gehiengoa ile-apaindegiko alorrekoak dira, hain zuzen ere %75. Oso hurbiletik jarraitzen diete mekanizaziokoak %70 izanik, eta hirugarren ibilgailuak konpontzen ikastera bideratzen dituztenak beren etorkizuna, %53 direlarik.

Lotutako albisteak

Imagen
27.05.24
Jokoaren Nazioarteko Egunaren hirugarren edizioan, dibertsioa guztiontzat

Jaia sendotu egingo da gure udalerrian bihar, maiatzak 28, beste edizio batekin
Imagen
26.04.24
‘Eman zure eskua’ proiektuaren III. edizioa emozioz beterik agurtu da

Edizioak 55 kidek bildu ditu: Laguntza eta arreta psikoemozionalaren taldeko 40 adindun eta ile-apainketa eta irudi pertsonaleko 15 ikasle
Imagen
Alumnado del IMFPB Ermua-Mallabia con el alcalde en la Feria Abian
28.02.24
Zabalik da Abian Azoka, 700 ikasle baino gehiago hartzeko prest

Ipuruako aparkalekuak eskualdeko Lanbide Heziketako eta Unibertsitate Heziketako bederatzi ikastetxeren eskaintza du ikusgai